Sordina[1] musika tresnen soinu bolumena jaisteko balio duten mekanismo ezberdinek hartzen duten izena da. Soinuaren tinbrearen ezaugarriak ere alda ditzake, eta izen, forma eta material ezberdinak izan ditzake, musika tresnaren arabera. Ezagunenak, metalezko haize musika tresnen sordinak dira, bereziki, tronpetarenak.

Sordina
musical instrument part (en) Itzuli eta Damper (en) Itzuli

Piano bertikalaren kasuan, sordina pedala, mazotxo eta harien artean jarritako feltrozko lamina batean datza, honela, soinu bolumena asko jaitsiz.

Tronpeta aldatu

Sordina, tronpetak, tronpak, tronboiak eta tubak eginiko soinua jaitsi eta soinuaren kalitatea aldatzeko mekanismo bat da. Forma eta material ezberdinetakoa izan daiteke, kautxu, plastiko, zur edo metalezkoa, adibidez, eta behar bezala sartzen da musika tresnaren kanpaian, behar bezala sartzen ez diren beste sordina mota batzuk ere badauden arren (sordina libragailua bezala). Plastikozko edo metalezkoak egiten dira.

Sordinek, metaletan, soinu uhinen mugimenduak oztopatzen dituzte, harmoniko batzuk goratzen dituzte eta beste batzuk beheratu. Tronpeta joleek, sordina forma ezberdinekin frogak egin dituzte, pabiloian esku bat sartzetik (metal klasiko batzuetan oso ohiko teknika), kanpaia sarraila-zilindro batekin estaltzeraino.

Libragailuak, jazzari, soinurik indartsu eta bokalizatuenak eman dizkio. Tronpeta-joleek, libragailuen goma erabiltzen zuten efektu hau lortzeko, eta hemendik dator aparatuaren izena. Teknika honetan, sordina pabiloiaren gainean jarri eta ixte maila aldatzen da wah-wah efektu bat lortzeko.

Sordina zuzenak (straight mute), tronpetaren soinurik leunenak ematen ditu. Zilindrikoa, pabiloiari egokitzen da. Sordinaren mutur irekirantz jotzen da eta soinu uhinak, zilindroa bete eta soinua xurgatzen duen material batetara pasatzen dira.

Kopazko sordina (cup mute) konikoa da, kopa formaduna mutur zabalenean, batzuetan, feltroz estalia. Tronpetaren bolumena eta tonu sarkorra jaisten du, baina ezaugarri leunago bat gehitzen du. Koparen posizioa zati konikora egoki daiteke pabiloiaren distantzia aldatzeko.

Wah-Wah sordina, 1965ean asmatua, pabiloira egokitzen den metalezko hodi bat da, eta metalezko lepo batekin itxita doana. Bere tinbre etereoa aldatu egiten da, sordinan sartzen denaren arabera.

Harmon sordina wah-wah sordinaren baliokidea da, baina, bere azkeneko zatian metalezko leporik gabe.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak aldatu