Sorøko akademia (danieraz: Sorø Akademi) Danimarkako Sorø herrian dagoen akademia historikoa da. Danimarkako "urrezko aroaren" erdigunea izan zen XIX mendean. Gaur egun 630 ikasle inguru ditu.

Sorøko akademia
Datuak
MotaJauregitxoa eta gymnasium (en) Itzuli
HerrialdeaDanimarka
Ikasle-kopurua620
Agintea
Legezko formagovernmental administrative unit in Denmark (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1625
Sortzailea
webgune ofiziala

Historia aldatu

Sorøko ikastetxe baten lehen aztarnak 1140koak dira, urte hartan Absalon apezpikuak Sorøko monasterio zistertarra ireki baitzuen. Danimarkako monasterio eta eskolarik garrantzitsuena izatera iritsi zen, baina 1536ko Erreforma Protestantearen ondoren orden katolikoen ondasunak konfiskatuak izan ziren. Monasterioaren eraikinean Frederik II.ak noble eta ez-nobleentzako eskola mixtoa eratu zuen.

Sorøko akademia bera 1623an sortu zuen Kristian IV.ak eta hasiera batean zaldunentzako akademia izan zen. 1645ean unibertsitate bihurtu zen baina 1665 arte iraun zuen. Hurrengo urteetan eskola xumea izan zen.

1740an berriro ere Akademia eratzea erabaki zen. Eraikinak berriztu eta 1747an ireki zituen ateak Holberg-en gidaritzapean. 1813an eraikin nagusiak su hartu zuen. Peder Malling arkitektuak 1822 eta 1827 artean eskola berria diseinatu eta eraiki zuen. Orduan iritsi zen akademiaren "urrezko aroa", eta Daniar kultura eta zientziaren Danimarkako Urrezko Aroaren eragile nagusia ere izan zen.

Eraikina aldatu

Peder Malling eraikin neoklasikoa sortu zuen, antzinako greziar eta erromatar inspirazioz egindakoa. Barneko dekorazioaren arduraduna Georg Hilker izan zen. Akademiaren inguruan ingeles estiloko parkea dago.

Kapera Absalonen monasteriokoa mantentzen da. Danimarkako hirugarren luzeena da eta adreilu gorriz egindako lehenengotako eraikina ere bada. Bertan hilobiraturik daude Holberg bera eta baita Danimarkako Kristofer II.a eta Valdemar IV.a erregeak ere.

Atezainaren etxea gaur egun Danimarkan kontserbatzen diren eraikin populaturik zaharrena da. Bertan idatzi zuen Saxo Grammaticus historialariak bere Gesta Danorum eskuizkribua.

Sorøko Akademiaren Fundazioak (Sorø Akademis Stiftelse) 6.000 hektareatako lurraren jabegoa dauka, gehiena basoak estaltzen duelarik.

Irakasle eta ikasle famatuak aldatu

Kanpo estekak aldatu