Sopelbus Sopela udalerri barneko autobus zerbitzua da, Sopelako Udalaren menpe dagoena. Bi linea ditu: Sopelako herria eta Atxabiribil; eta Larrabasterrako geltokia eta Barinatxe eta Arrietara hondartzak elkarlotzen dituztenak. Jatorriz zerbitzua uda garaian baino ibiltzen ez zen arren, azken urteotan neguan ere ibili da.

Lineak aldatu

Uda 1: Egoitza - Atxabiribil aldatu


Uda 2: Metro Larrabasterra - Arriatera aldatu


Negua 1: Atxabiribil - Haurreskola aldatu


Bidaia-txartelak eta tarifak aldatu

Sopelbus zerbitzuak ez du onartzen Bizkaiko Garraio Partzuergoak jaulkitako bidaia txartelik, hala nola Barik txartela, eta eskudirutan edo bonoak erosita baino ezin da ordaindu. Hona hemen 2018. urteko txartel eta prezioak:[1]

  • Txartel arrunta: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko.
  • Bono 10 (erroldatuak): Pertsonal eta transferiezina. 10 bidaia egiteko, Sopela udalerrian erroldatutako pertsonek erabiltzeko.
  • Bono 10 (ez erroldatuak): Pertsonal eta transferiezina. 10 bidaia egiteko, Sopela udalerrian ez erroldatutako pertsonek erabiltzeko.
Txartel arrunta 0,80€
Bono 10 (erroldatuak) 5,00€
Bono 10 (ez erroldatuak) 7,00€

Ordutegia aldatu

Udako ordutegia ekainaren 1.tik irailaren 30era bitartean dago indarrean. Astelehenetik igandera goizeko 10:00etan hasten da zerbitzua, eta arratsaldeko 20:30ak arte ibiltzen da.

2017ko neguko ordutegian zerbitzua astegunetan ibili da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Horario de verano de Sopelbus 2018. (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu