Sonic Boom Kiss taldearen estudioko 19. albuma da, eta lehenengoa 11 urtetan, 2009ko urriaren 6an argitaratua.[2]

Sonic Boom
Kiss taldearen estudioko albuma
Argitaratze data2009ko urriaren 6a
Grabazioa2007-2009 Conway Recording Studios, Hollywood, Kalifornia
Musika motaHard rock
Iraupena43:07
HizkuntzaIngelesa
DiskoetxeaKiss Records, Universal, Roadrunner
EkoizpenaPaul Stanley, Greg Collins
Kiss taldearen kronologia
Psycho Circus
(1998)
Sonic Boom
(2009)
Monster
(2012)
Sonic Boom albumeko singleak
  1. "Modern Day Delilah[1]"
    Argitalpena: 2009ko abuztuaren 19a
  2. "Say Yeah"
    Argitalpena: 2009ko abenduaren 8a
  3. "Never Enough"
    Argitalpena: 2010eko ekainaren 8a

Album hau Hollywood, Los Angeles, Kaliforniako Conway Recording Studiosetan grabatua izan zan; Paul Stanleyk eta Greg Collinsek ekoiztu zuten. [3] Diska aurkezteko Sonic Boom Over Europe bira egin zuten Europan, Alemaniako Rock am Ring festibalean buru izanik, eta Hottest Show On Earth bira AEBn, Kanadan eta Hego-Amerikan, 2010 urtean zehar.


Portadako irudia Michael Doret artistak diseinatu zuen. Lehenago ere Kissekin lan egin zuen eta 1976ko Rock and Roll Over diskaren portada ere diseinatu zuen.[4] Diska AEBn eta Kanadan Wal-Marten bidez bakarrik banatuko da,[2] hiru diskako sorta moduan salduz, album barria, Kiss Klassics diska (bergrabatutako Kiss klasikoek osotutako diska, Japonian Jigoku-Retsuden moduan argitaratu zena) eta Kiss Alive/35 World Tour biran 2009ko apirilaren 5ean Buenos Airesen grabatutako zuzenezko sei kanta dituen DVDa barne. Albuma digipak moduan saldu zuten 20 orrialdeko liburuxka bategaz. Diskaren lehenengo singlea "Modern Day Delilah" izango zela anuntziatu zuten taldearen web ofizialean.[5] Diska 180 gramoko binilo moduan ere argitaratu zen, 5 kolore desbardinetan (gorria, berdea, beltza, urdina eta morea) kolore bakoitzeko 1000 kopia soilik argitaratuz.[6]

"Hot and Cold" abestia Gene Simmonsen lehenengo taldeko (Bullfrog Bheer) "Rotten to the Core" abestiaren birmoldaketa bat da.

Singleak aldatu

Modern Day Delilah aldatu

"Modern Day Delilah" Sonic Boomeko single nagusi moduan aurkeztua eta argitaratua izan zen 2009 abuztuaren 19an irratirako. Abesti hau Kissen lehenengo single merkaturatzea izan zen 11 urtetan, azkenengoa "You Wanted the Best" izanik, 1998ko Psycho Circus albumetik ateratakoa. Abestiak kritikarengandik eta zaleengandik iritzi positiboa jazo du, eta taldearen 70. hamarkaldiko lanarekin konparatua izan da.[3][7] Kiss Alive/35 World Tour biratik aurrera, kontzertuetan jo dute abestia.

Abestiaren bideoklipa interneten agertu zen abenduaren lehenengo egunetan, eta ofizialki aurkeztua 2009ko abenduaren 9an Yahoo!ren bidez. Bideoa Detroiten zehar dabiltzan Kisseko taldekide erraldoien irudiz eta Kissen kontzertuetako irudiz osotuta dago. 2009ko abenduaren 3an bideoa Scuzz katearen "Most Rockin: Viewer Request Show" zerrendetako lehenengo postura igo zen.

Singlea Guitar Hero 5 eta Band Hero bideo-jokoeterako deskarga modura agertu zen 2009ko azaroaren 19an, "I Was Made for Lovin' You" eta "Lick It Up" abestiekin batera.[8]

Modern Day Delilah Billboard Rock zerrenden 50 postura heldu zen.[9]

Abesti hau Sonic Boom Over Europe Tour eta Hottest Show On Earth Tour biretako hasierako abesti moduan erabili zuten.

Say Yeah aldatu

Abestia Kiss Alive/35 World Tour biran zehar kontzertuetan jotzen hasi zuten. Geroago, Facebook bidez eman zuten kontzertu batean, "Say Yeah" Sonic Boomeko bigarren singlea izango zela esan zuten. Azkenean, abenduaren 5ean esan zuten singlea irratietan ematen hasiko zutela abenduaren 8an.[10] Singlea 2010eko urtarrilaren bigarren astean plazaratu zuten Argentinan. "Say Yeah" abestiak Errusiako irrati zerrenda batean 1. postua lortu zuen 2010eko otsailaren 5ean, 11. postuan hasi ondoren.

Never Enough aldatu

2010eko ekainean "Never Enough" aurkeztu zuten Sonic Boomeko irrati single barri moduan, KISSOnline.com webgunean. Laster sartu zen Mainstream Rock irratiko zerrendetan 30. postura helduz gainera. Hala ere, taldeak ez zuen bere 2010eko biran sartu.

Zerrendako postuak eta salmentak aldatu

Sonic Boom 2, postuan hasi zen Billboard 200 zerrendan, 108.134 kopia salduz lehenengo astean.[11] 2. postu hori taldeak inoiz lortutako posturik altuena izan zen, 1998ko Psycho Circusek lortutako 3. postua gaindituz.[11] It debuted at # 1 on Billboard's Top Rock Albums, Independent Albums and Hard Rock albums and #5 on the Top European Albums Chart.[12]

2010eko martxoan, Sonic Boomek 490.000 kopia saldu ditu Amerikako Estatu Batuetan. [Citation Needed] On January 9, 2010eko urtarrilaren 9an, Sonic Boom urrezko diska bihurtu zen Norvegian, 15.000 kopia saldu eta gero.[13]

Abesti zerrenda aldatu

Sonic Boom
Znbk. IzenburuaIdazlea(k)Ahotsa Iraupena
1. "Modern Day Delilah"  Paul StanleyStanley 3:36
2. "Russian Roulette"  Gene Simmons, StanleySimmons 4:32
3. "Never Enough"  Stanley, Simmons, Tommy ThayerStanley 3:26
4. "Yes I Know (Nobody's Perfect)"  SimmonsSimmons 3:01
5. "Stand"  Stanley, SimmonsStanley, Simmons 4:47
6. "Hot and Cold"  SimmonsSimmons 3:34
7. "All For the Glory"  Stanley, SimmonsEric Singer 3:50
8. "Danger Us"  StanleyStanley 4:21
9. "I'm an Animal"  Stanley, Simmons, ThayerSimmons 3:45
10. "When Lightning Strikes"  Thayer, StanleyThayer 3:42
11. "Say Yeah"  StanleyStanley 4:23

2. Diska aldatu

Aurretik Japonian bakarrik Jigoku-Retsuden moduan argitaratua.

Kiss Klassics
Znbk. IzenburuaIdazlea(k)Ahotsa Iraupena
1. "Deuce"  Gene SimmonsGene Simmons 3:08
2. "Detroit Rock City"  Paul Stanley, Bob EzrinPaul Stanley 3:57
3. "Shout it Out Loud"  Stanley, Simmons, EzrinStanley, Simmons 2:54
4. "Hotter Than Hell"  StanleyStanley 3:10
5. "Calling Dr. Love"  SimmonsSimmons 3:26
6. "Love Gun"  StanleyStanley 3:14
7. "I Was Made for Lovin' You"  Stanley, Vini Poncia, Desmond ChildStanley 4:42
8. "Heaven's on Fire"  Stanley, ChildStanley 3:24
9. "Lick It Up"  Stanley, Vinnie VincentStanley 3:56
10. "I Love It Loud"  Simmons, VincentSimmons 4:09
11. "Forever"  Stanley, Michael BoltonStanley 3:53
12. "Christine Sixteen"  SimmonsSimmons 2:59
13. "Do You Love Me?"  Stanley, Ezrin, Kim FowleyStanley 3:39
14. "Black Diamond"  StanleyEric Singer, intro by Stanley 4:20
15. "Rock and Roll All Nite"  Stanley, SimmonsSimmons 2:49

3. Diska aldatu

DVD - Live in Buenos Aires

  1. "Deuce"
  2. "Hotter Than Hell"
  3. "C'mon and Love Me"
  4. "Watchin' You"
  5. "100,000 Years"
  6. "Rock and Roll All Nite"

Langileak aldatu

Argitalpen historia aldatu

Herrialdea Data
Italia 2009ko urriaren 2a
Europa 2009ko urriaren 5a
Ameriketako Estatu Batuak 2009ko urriaren 6a
Australia 2009ko urriaren 23a

Album zerrendak aldatu

Zerrenda (2009) Hasierako
posizioa
Billboard 200[11] 2
Billboard Hard Rock Albums[14] 1
Billboard Rock Albums[14] 1
Billboard Independent Albums 1
Top European Albums Chart[12] 5
Norwegian Albums Chart 2
Swedish Albums Chart 2
Czech Albums Chart 3
German Albums Chart[15] 4
Austrian Albums Chart 6
Finnish Albums Chart[16] 7
Ukrainian Albums Chart 7
Italian Albums Chart 10
Switzerland Albums Chart 12
Holland Albums Chart 13
Romanian Albums Chart 19
Australian ARIA Albums Chart[17] 22
Slovak Albums Chart 23
UK Albums Chart 24
Danish Albums Chart[18] 24
French Albums Chart[19] 31
Spanish Albums Chart 32
Greek Albums Chart 38
Belgium Albums Chart 40

Erreferentziak aldatu

  1. http://www.kissonline.com/stream/article/display/id/18409
  2. a b Graff, Gary. "Kiss Makes Sonic Boom Set a Wal-Mart Exclusive". billboard.com. August 17, 2009.
  3. a b Appleford, Steve. "Kiss “Born Again” With Walmart’s “Sonic Boom”: Band Talks New LP". Rolling Stone. August 17, 2009
  4. > News > Michael Doret On The New Kiss Cover. Kissonline.Com (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
  5. name="http://www.kissonline.com"
  6. Facebook (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
  7. Kreps, Daniel. (2009-06-22). Kiss “Days From Finishing” New Album, Walmart Deal In the Works. Rolling Stone.
  8. Guitar Hero® KISS DLC Pre-Release trailer. YouTube 2009-11-16 (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
  9. KISS Chart History. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2010-04-23).
  10. "Kiss releases second Sonic Boom single"
  11. a b c Caulfield, Keith and Monica Herrera. "Michael Buble Beats Kiss on Billboard 200". billboard.com. October 14, 2009.
  12. a b http://www.billboard.com/#/charts/european-albums
  13. KISS - Sonic Boom Goes Gold In Norway
  14. a b Top Rock Music, Rock Music Albums & Rock Music Artists Charts. Billboard.com (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
  15. [1]
  16. yle.fi. YLEX (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
  17. Australian Record Industry Association. Ariacharts.com.au (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
  18. Denmark - Top Albums Chart. Allcharts.org (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
  19. Tops : Johnny et Jena Lee n°1 des ventes. Chartsinfrance.net (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).

Kanpo estekak aldatu