Solasaldi dialogikoa ikaskuntza dialogikoa erabiltzen den teknika bat da. Teknika honek hamaika aldaera ditu baina, oro har, honako elementu hauek izan ohi ditu[1].

Solasaldi dialogikoetan koordinatzaile bat egoten da hainbat partaideen artean hitz egiteko txandak banatzen-eta. Aurretik irakurritako testu baten gainean hitz egiten da.

Historia aldatu

Paulo Freire, 1963.

Solasaldi dialogikoak Paulo Freire eta bere inguruko pedagogoek eta jarraitzaileek zabaldu zituztela esan ohi da. 1960ko hamarkadaren hasieran Brasilen alfabetatze-programa nagusiek teknika hau probatu eta arrakasta handia zuela ikusi zuten, bai pertsona helduekin bai ikasle gazte-gazteekin.

Solasaldi dialogiko motak aldatu

Hainbat solasaldi dialogiko mota daude, oinarritzat hartzen den obraren arabera:

Solasaldi dialogiko literarioak aldatu

Osagaiak aldatu

 
Mendebaldeko kanoneko klasiko bihurtu den liburu bat, edo pasarte bat, hautatu ohi da literatura solasaldi literarioak antolatzerakoan
  • Solasaldi dialogikoan parte hartuko dutenek testu jakin bat irakurriko dute. Mendebaldeko kanoneko testuak hautatzeko joera[2] egoten da. Klasikotzat jotzen diren liburu osoak edo liburu klasikoen pasarteak izaten dira aurretik partaideek irakurri behar izan dituzten testuak.
  • Solasaldiko partaideak. Testua irakurri dute eta emandako kontsignak bete dituzte. Testutik abiatuta solasaldian parte hartuko dute. (Edozein adinetakoak izan daitezke partaideak, Haur Hezkuntzako ikasleekin ere solasaldi literarioak egin daitezkeela defendatu egin da[3]).
  • Kontsigna. Irakurri bitartean pasarte bat azpimarratzea izaten da ohiko kontsigna. Pasarte bereziki esanguratsua. Askotan solasaldi dialogikoa martxan jartzeko partaideei azpimarratutako pasartea ozen irakurtzeko eskatzen zaie eta galdetzen zaie ea zergatik hautatu duten pasarte hori.
  • Koordinatzailea edo moderatzailea. Irakasle rola hartzen duen partaidea izaten da. Testua hautatzerakoan pertsona honek izaten du beste partaide gehienek baino erabakitzeko ahalmen handiagoa. Solasaldia girotzen denean moderatzaile rola hartzen du, txandak banatzen ditu, etab. Koordinatzailearen lanetako bat izaten da partaide guztien parte hartze aktiboa sustatzea eta partaideek erabiltzen duten denborak orekatzea.

Solasaldi literario dialogikoak hezkuntzan aldatu

Azken urteotan pedagogo askok, Paulo Freiren ildotik, solasaldi literarioaren balio pedagogikoa azpimarratu dute eta curriculumean sartzeko aholkuak zabaldu egin dira.

Helburuak aldatu

 
Adin guztietako pertsonekin egin daitezke solasaldi literarioak. Hezkuntza sistemaren baitan ere bai.
- Testu egokiak irakurtzea, sakon irakurtzea. Kanon literariora igaro diren testuak irakurtzea, klasiko bihurtu diren testu irakurtzea.
- Ikasle guztiek solasaldian parte hartzea, modu orekatuan, guztien iritziak entzuteko modukoak direla zabalduz.
- Irakasle bakoitzaren interpretazioak lasai esateko giroa sortu eta beste ikasleen iritziak errespetatzeko giroa sortzea.
- Solasaldi literario baterako prestatzen ikastea.
- Interpretazio ezberdinak entzutea. Elkarri entzutea.
- Lasaitasunez iritzia plazaratzea.
- Iritziak ematerakoan txandaka antolatzen ikastea, iritzia ematerakoan denbora neurtzen eta diskurtsoa estrukturatzen ikastea.

Lantzen diren edukiak aldatu

- Kanoneko testuen mezuak. Klasikoen mezuak.
- Solasaldi literarioa prestatzen sortzen diren gaiak. (Testuinguru historiko, kulturala...).
- Testu (klasikoen) norberaren interpretazioak modelatzeko estrategiak.
- Jendaurrean, talde handiaren aurrean hitz egitea.
- Azalpen diskurtsoa. Norberaren interpretazioen azalpena.
- Argudio diskurtsoa.
- Iritzia emateko diskurtsoa.

Solasaldi dialogiko musikakoak aldatu

Beethoven-en sonata "Patetikoa", klasiko bihurtu den musika pasarte bat

Sonata bat, sinfonia pasarte bat, opera bat edo opera zati bat, kontzertu bat, abesti bat edo musika obra eredugarri bat oinarritzat hartuta egiten den solasaldia[4].

Solasaldi dialogiko artekoak aldatu

 
Klasiko bihurtu den koadro bat hautatu, eta koadroaren inguruan solasaldia antola daiteke...

Eskultura bat, margolan eredugarri bat, arkitektura elementu bat, oinarritzat hartuta[5] egiten den solasaldia.

Solasaldi dialogiko literarioetan parte hartzaileei testu bat irakurtzeko eskatzen zaien antzera, arte alorreko solasaldi dialogiko batean, parte-hartzaileei eska dakieke komentatuko den arte lanaren bertsio bat prestatzea. Horrela, gero, solasaldia ereduari buruzkoa eta ereduak iradoki diten bertsioei buruzkoa izan daiteke.

Solasaldi dialogiko matematikakoak aldatu

 
Leonhard Eulerren identitatea

Matematika kontu esanguratsu bati buruzko solasaldi dialogikoa[6] ere antola daiteke. Teorema bat, aieru bat, paradoxa bat (Zenon Eleakoak proposatu zituen horietako bat, esate baterako), edo intuizioaren kontra egiten duten probabilitate kalkulu kontuak, edo Monty Hallen paradoxa...

Solasaldi dialogiko zientziakoak aldatu

 
Klasiko bat:Schrödingerren katua bizirik eta hilda dago aldi berean, bi egoeren gainezarmena da eta ezin dira bi egoerak bereizi. Nola da posible?

Zientzia kontu esanguratsu bati buruzko solasaldia, edo zientzia dibulgazio edo zientzia-fikzio liburu, kontakizun, pasarte edo artikulu bat aitzakiatzat hartuta egin ohi diren solasaldiak[7].

Solasaldi dialogiko pedagogiakoak aldatu

Literatura solasaldiaren moldekoak baina pedagogia, psikologia, filosofia gaia jorratzen duen testu bat oinarritzat hartuz[8].

Wikipediako artikulu bat (+ eztabaida orria) honelako solasaldi dialogiko pedagogikoak antolatzeko erabil daitezke.[9]

Solasaldi dialogiko pedagogiakoak egiteko erabil daitezkeen artikulu batzuk aldatu

Ebaluazioaz aldatu

Solasaldi dialogikoak ikastetxeetan erabiltzen hasi zirenetik, ikasleen parte hartzea ebaluatzeko beharra sortu zen. Horrelako kontrol zerrendak sortzen dira, ikastetxeetan, solasaldi dialogikoetan ikasleen jarduna ebaluatzeko:

  • Ikasleak testua irakurri du?
  • Ikasleak testua ulertu du?
  • Ikasleak testua ondo ulertu du, bigarren zentzua dauzkaten pasarteak ulertzeraino?
  • Ikasleak kontsignak bete ditu? (Irakurri bitartean pasarte bat edo beste, zentzuz, hautatu du; ulertu ez duena galdetzeko azpimarratu du...)
  • Ikaslea, solasaldia egin bitartean, parte hartzeko jarrera positiboa erakutsi du? Hau da: ikasleak parte hartu du?
  • Ikasleak hitz egiteko txandak errespetatu ditu?
  • Ikasleak moderatzaileak egindako galderei behar bezala erantzun die?
  • Ikasleak aurreko hizlariek esandakoa kontuan hartu du, bere diskurtsoan integratuz?
  • Ikaslea gai izan da bere helburu komunikatiboak betetzeko, (bere komunikazio gaitasuna nahikoa da, ahoz, horrelako solasaldi batean iritziak eta hausnarketak plazaratzeko?

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Tertulias Dialógicas – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Tertulias Literarias Dialógicas (TLD) – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  3. Ikus Hik Hasi aldizkaria, 242. zk.
  4. (Gaztelaniaz) «Tertulias Musicales Dialógicas (TMD) – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  5. (Gaztelaniaz) «Tertulias Artísticas Dialógicas (TAD) – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  6. (Gaztelaniaz) «Tertulias Matemáticas Dialógicas (TMaD) – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  7. (Gaztelaniaz) «Tertulias de Ciencias Dialógicas (TCD) – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  8. (Gaztelaniaz) «Tertulias Pedagógicas Dialógicas (TPD) – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  9. Atari:Hezkuntza/Bigarren Hezkuntza/Ikuspegi kritikoa: artikulu bat eztabaidatu. 2021-02-26 (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).

Kanpo estekak aldatu