Solarte

Ispasterko auzoa

Solarte Ispasterko auzoa da,

Solarte
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaIspaster
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°20′59″N 2°32′23″W / 43.34972°N 2.53972°W / 43.34972; -2.53972
Garaiera204 metro
Demografia

Geografia aldatu

Gallete auzoaren ondoan dago, eta bertako biztanleek oraindik Gallete eta Solarte auzoetako baserriak bereizteko gai diren arren, Ispasterko udal agirietan bi auzuneak "Gallete-Solarte" izendatu ohi dira[1]. Euskaltzaindiaren EODAn Solarte-Gallete ageri da[2]

"Solarte kofradia" izeneko egituran, honako etxeak sartzen dira: Txumutegi (Zumetegi) Beaskoa, Txumutegi Goikoa, Agirre Solarte (Agarre), Solarte Goitia, Solarte Zelaia, Solarte Aldekoa, Arteaga, Atxabal, Adorriaga, Etxebarrieta, Argin Goikoa (errota), Argin Behekoa, Haize Errota, Garro (Erkiaga).[1]

Solarte auzoan dago Damazulo izeneko haitzuloa,[3] Jose Miguel Barandiaranek jasotako kondairen arabera Mari jainkosaren bizilekuetako bat zena.

Historia aldatu

Cristobal Colonekin ibilitako Juan Antxia Agirre Solarte baserriko semea zela esaten da. Parrokian, bestalde, eserlekuen azpian gelditzen diren hilobi-harlauza zaharrenen artean "Agirre Solarte 1616" dioen bat dago.[1]

Demografia eta biztanleria aldatu

Solarte-Galleteko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
106 104 104 105 105 95 91 86 83

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
  1. a b c 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  2. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Asteroko kronikie» actualid-ades.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).