Sokoban (japonieraz: 倉庫番?, euskaraz: «Biltegi Zaintzailea») puzzle joko bat da, zeinean jokalariak kaxa batzuk bultzatzen dituen labirinto batean zehar, kamerak goitik begiratzen duelarik, eta aurrez zehazturiko lekuetan ezarri behar dituen. Aldiko kaxa bakarra bultza daiteke, ez bi, eta kaxak ezin dira erakarri (hau da, aurrera egitea da duzun aukera bakarra, ezin duzu kaxa bat atzerantz eraman). Puzzlea fisikoki sortzea oso zaila izango litzakeenez, gehienetan bideo-joko gisa inplementatzen da.

 Sokoban
Jatorria
Argitaratze-data1982
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ezaugarriak
Genero artistikoapuzzle bideojokoa eta sokoban video game (en) Itzuli
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaLinux, NEC PC-8800 series (en) Itzuli, Microsoft Windows, Commodore 64, macOS eta Family Computer Disk System (en) Itzuli
sokoban.jp
IMDB: tt0443647 Edit the value on Wikidata

Sokoban 1980an sortu zuen Hiroyuki Imabayashik, eta 1982an argitaratu Thinking Rabbitek, Takarazukan (Japonia) kokaturiko software etxeak. Thinking Rabbitek hiru jarraipen ere atera zituen: Boxxle, Sokoban Perfect eta Sokoban Revenge.

Sokobanen inplementazioak konputagailu plataforma ugaritarako idatzi izan dira, etxeko sistema eta konputagailu pertsonal ia guztiak barne. Oraindik ere existitzen dira eskuko kontsola eta bideokontsola ugaritarako bertsioak, baita telefono mugikorretarakoak ere. Beste hainbat puzzle joko, hala nola Chip's Challenge eta Rocks and Diamonds, Sokobanen oinarriturik daude. Konputagailurako NetHack roguelike jokoak ziega pasarte bat dakar, Sokoban simulatzeko apropos sortua.


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.