Sojourner Truth (Swartekill, New York, c.1797 - Battle Creek, Michigan, 1883ko azaroaren 26a) esklabotzan jaio zen arraza beltzeko estatu batuetako abolizionista batek izen hau hartu zuen 1843tik aurrera. Bere benetako izena Isabella Bomefree (gerora Baumfree abizenera aldatuko zuena) zen. Esklabutzaren kontrako aktibista eta feminismo beltzeko erreferente historikoa da. Esklabu beltz bezala jaio zen eta emakume aske bezala bizi izan zituen azken urteak.[1][2] Hil eta mende bat geroago,1997an, NASAko Mars Pathfinder misioko ibilgailu robotikoak Sojourner izena jaso zuen bere omenez. [3]

Sojourner Truth

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabella Baumfree
JaiotzaHurley (New York), 1797
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBattle Creek (Michigan)
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaBattle Creek (Michigan)1883ko azaroaren 26a (85/86 urte)
Hobiratze lekuaOak Hill Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea, abolitionist (en) Itzuli, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta sufragista
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Sojourner Truth
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa

sojournertruthmemorial.org
Discogs: 3351099 Find a Grave: 1044 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere jaiotza data ez da ezaguna eta 1797 urtekoa dela uste da. Bera jaio zen etxaldeko lurjabeak herbeheretarrak ziren. Hamabi anaia-arreba izan zituen, denak esklabo jaioak eta sal-erosiak[4]. Isabella izenez jaio zena ere saldu egin zuten, eta bere bigarren jabeak bortxatu egin zuen, beste hainbat tratu txar pairarazteaz gainera, nederlanderaz baizik ez zelako mintzatzen gaztetan. 1815 inguruan, beste etxalde bateko esklabu batekin ezkondu nahi izan zuen, baina orduko jabeak ez zuen hori onartu eta gizon hura hil egin zuen. Ondoren, behartutako ezkontza prestatu zion Isabellari.[5]

Askatasunaren bila aldatu

Zenbait salmenta sufritu eta jabe ezberdinak ezagutu ondoren, Dumont delako jabeak askatasuna agindu zion 1826an, baina unea iritsi eta promesa ez zen bete. Orduan, ihes egin zuen Truth-ek alaba txikia berarekin hartuta. Van Wegenen izeneko familia batek hartu zuen, eta bere askatasuna erosi egin zioten Dumonti. Hala ere, seme bat zuen oraindik Dumonten etxaldean, eta mutil hori legez kanpo saldu zutela jakitean, Van Wegenendarren laguntzarekin, auzitara eraman zuen Dumont, eta baita auzia epaitegietan irabazi ere. Bera izan zen gizon zuri bati AEBetako epaitegietan irabazi zion lehen emakumezko beltza.[6]

Aktibista aldatu

Semearen askatasuna lorturik, New York-era joan zen bizitzen, eta eliza metodistarekin hitzaldiak ematen hasi zen, oratoria bikaineko pertsona zela nabarmendu zen orduan. Isabella izena utzi eta Sojourner Truth izena erabiltze erabaki zuen orduan (Sojourner = bidaiaria, Truth = egia).[2] 1843an hitzaldi abolizionistak ematen hasi zen, eta emakumeen sufragio eta eskubidearen aldeko mezuak ere sartu zituen bere oratorian. Heriotza-zigorraren aurkako aktibista ere izan zen.

1851ean Akron hirian (Ohio), emakumeen eskubideei buruzko biltzar batean eman zuen hitzaldia (Ez naiz emakumea, ala?) bereziki entzutetsua bilakatu zen, eta euskaratuta dago (Ana Isabel Moralesek) Xerezaderen Artxiboa podcasterako. [7]

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Sojourner Truth» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  2. a b (Gaztelaniaz) Sojourner Truth: "¿No soy yo una mujer?" | Tribuna Feminista. 2016-07-25 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  3. (Gaztelaniaz) «¿A cuantas conoces? Muchos libros de historia se olvidaron de ellas» El HuffPost 2015-07-26 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  4. Blogak.eus. «EZ NAIZ EMAKUMEA ALA?, Sojourner Truth» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  5. (Ingelesez) «Sojourner Truth» National Women's History Museum (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  6. (Gaztelaniaz) Ruiz, Marta Sofía. «La activista negra que forzó los derechos de autor para luchar contra la esclavitud» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
  7. Angela, Davis. (2016-11-17). Emakumeak, arraza eta klasea. Elkarlanean, S.L. ISBN 978-84-9027-594-8. (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).