Soira, izen generikoaz Amba Soira edo Emba Soira (3.013 m) Eritreako mendirik altuena da.

Amba Soira
Datu orokorrak
Garaiera3.018 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak14°45′N 39°32′E / 14.75°N 39.53°E / 14.75; 39.53
Honen parte daRift Haran Handia
MendikateaEtiopiar mendigunea
Estatu burujabe Eritrea
Region of EritreaDebub Region
Mendizaletasuna
Ohiko bideaSenafetik

Etiopiar mendigunearen adarra den eta Rift Haran Handia mugatzen duten Eritreako Lur Garaietan dago. Debub ("Hegoaldea") zoba edo eskualdearen hego-ekialdean dago, Asmaratik 100 bat kmra.

Jakingarriak aldatu

Mendiaren izena generikoaz lagunduta Amba Soira[1], Ambasoira edo Emba Soira[2] da. Sowera transkripzioa ere erabiltzen da[3]. Mendiak bere izena Asmarako hotel bati[4] eta Etiopiatik banatu baino lehen zenbait liga irabazi zuen futbol talde bati eskaini dio[5].

Soira Eritrea eta Etiopiaren artean sakabanatutako Saho herriaren lurraldean dago[6].

Altuerarekin iturriak ez dira erabat ados jartzen: 3.013, 3.018, 2989 m... Lehena lehenetsi da, Eritreako Informazio Ministerioak ematen duena baita.

Igoera aldatu

Senafe hiritik iparralderantz doan asfaltatutako errepidea hartzen da. Hortik baldintza oso kaskarretan dagoen pistatik ia 20 km ibili behar dira ekialderantz.

Azken zatia oinez egiten da eta denbora aldetik ordu batzuk ematen dira ezinbestean. Eskualdeak oso bisitari gutxi jasotzen ditu, ez da erraza hara heldu edota inguruetan ostatua hartzea eta Senafetik hegoalderantz (Tsorona-Zalambessa izeneko esparruan) muga adostu gabe dagoenez Eritrea eta Etiopiaren arteko gerra eremuetakoa izan zen 1998-2000an eta istilu armatu batzuk 2010ean errepikatu ziren[7].

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu