Sofie Petersen (Maniitsoq, 1955eko azaroaren 23a) groenlandiar apezpiku luterotarra da[1].

Sofie Petersen

Bishop of Greenland (en) Itzuli

1995eko maiatzaren 28a -
Bizitza
JaiotzaManiitsoq (en) Itzuli1955eko azaroaren 23a (68 urte)
Herrialdea Danimarka
Hezkuntza
HeziketaKopenhageko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakapaiza, teologoa eta climate activist (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaDanimarkako Eliza
Luteranismoa
IMDB: nm1679988 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Maniitsoqen jaio zen 1955eko azaroaren 23an. Teologia ikasi zuen Kopenhageko Unibertsitatean eta 1986an graduatu zen. 1995eko maiatzaren 28an, 39 urte zituela, Petersen Groenlandiako apezpiku izendatu zuten Danimarkako Eliza Luteranoan[2]. Nuukeko Hans Egede elizan ordenatu zuten Margrethe II.a erreginaren aurrean[3]. Inuit jatorriko bigarren apezpikua eta bigarren emakumezko apezpikua da Danimarkako Elizan[4].

Petersen justizia klimatikoaren aldeko ekintzailea da[5]. Groenlandiako gobernuarekin kolaboratu zuen legeak sexu bereko bikoteak elizetan eta beste erlijio-eraikinetan ezkontzea ahalbidetuko zuela ziurtatzeko[6]. 2020ko abenduan erretiroa hartu zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Grue, Claus. «Greenland’s grand Gospel preacher» World Council of Churches 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  2. (Danieraz) Vincent, Claus. «Travl grønlandsk teolog» Kristeligt Dagblad 2008-08-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-02-01) (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  3. (Ingelesez) International Work Group for Indigenous Affairs. (1994). Indigenous World. , 32 or. (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  4. (Ingelesez) Dutton, Edward. «Northern Rites: The Impact of Women Bishops» Church Times 2009-01-30 (Noiz kontsultatua: 2010-08-30).[Betiko hautsitako esteka]
  5. (Ingelesez) «Bells ring a wake-up call for climate justice» World Council of Churches 2009-12-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-03-25) (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  6. (Ingelesez) Hauksdóttir, Gunnhildur. «Gay rights in Greenland» IceNews - Daily News 2016-04-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-02-17) (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).

Kanpo estekak aldatu