Sofia Vasilievna Kovalevskaia (Mosku, 1850ko urtarrilaren 3an1891ko otsailaren 10a) (errusieraz: Софья Васильевна Ковалевская) matematikari errusiarra izan zen, Europan lehen aldiz unibertsitateko irakasle izatera iritsi zen emakumea, ijito jatorria du.[1]

Sofia Kovalevskaia

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakСофья Васильевна Корвин-Круковская
JaiotzaMosku1850eko urtarrilaren 3a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Suedia
BizilekuaMosku
Stockholm
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaHedvig Eleonora parish (en) Itzuli eta Espainia1891ko otsailaren 10a (41 urte)
Hobiratze lekuaNorra begravningsplatsen (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia birikoa
Familia
AitaVasili Korvin-Krukovski
AmaJelizaveta Korvin-Krukovskaia
Ezkontidea(k)Vladimir Kovalevsky (en) Itzuli  (1868ko irailaren 15a (juliotar egutegia) -  1883ko apirilaren 16a (juliotar egutegia))
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Kovalevsky (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGöttingengo Unibertsitatea 1874) Doktoretza
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Elxeko Miguel Hernández Unibertsitatea
Stockholmgo Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
(1869 -
Hezkuntza-mailaDoktoretza
TesiaQ50132821 Itzuli
Tesi zuzendariaKarl Weierstrass
Doktorego ikaslea(k)Emil Stenberg (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
alemana
suediera
frantsesa
Irakaslea(k)Karl Weierstrass
Gustav Robert Kirchhoff
Leo Königsberger (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, Communarda eta idazlea
Enplegatzailea(k)Stockholmgo Unibertsitatea  (1884ko uztailaren 1a (juliotar egutegia) -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSan Petersburgoko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia

Find a Grave: 21212708 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Vasili Korvin-Krukovski generala zuen aita, ama berriz Elizaveta Shubert (Fiodor Fiodorovitch Schubert astronomo alemanaren alaba).[2]

Garai hartan emakumeek ezin zuten unibertsitatean ikasi, beraz, komenientziako ezkontza egin zuen beste nihilista batekin, Vladimir Kovalevskirekin eta Heidelbergera ihes egin zuen. Han ere ez zioten klaseetara joaten uzten baina Weierstrassengana (garaiko matematikari onena) joateko gomendatu zuten. Weierstrassek berekin lan egitea onartu zuen. Berlineko Karl Weierstrasse matematikariarekin ekuazio diferentzialak eta Saturnoren eraztunen dinamika ikertu ahal izan zituen. 1874an matematikan doktoratu zen Göttingenen (Alemania). Bertan egindako lanari esker, Sofia Stockholmeko unibertsitatean irakasle izateko aukera lortu zuen, bertan Acta Mathematica aldizkarian idatzi zuen. 1888an Parisko Zientzien Akademiak saritu zuen.

Bere izena daraman Cauchy-Kovaleskayaren Teorema asmatu zuen Crelle´s Journal-en argitaratu zuten. Funtzio abelianoak aztertu zituen ere eta Acta Mathematica-n argitaratu.[2] Leonhard Euler eta Lagrange-ren lanari jarraipena emanez egun “Kovalevskaya-ren ziba” bezala ezagutzen dena asmatu zuen.[3]

Sofia Kovalevskaia berrogeita bat urte zituela hil zen, gripe baten ondorioz. Bere lanen artean honako hauek daude: Journal de Crellen agertzen den "Ekuazio diferentzialei buruzko teoria" eta "Puntu baten inguruan gorputz sendo batek duen errotazioari buruzko teoria". Azken honekin lortu zuen Parisko Zientziaren Akademiak emandako saria. Akta Matematika aldizkariaren editore ere izan zen eta 1888an Frantziako Zientzien Akademiaren Bordin saria jaso zuen eta Errusiako Zientzien Akademia Inperialeko kide izendatu zuten.[4]

Haurtzaroaren Memoriak eleberri autobiografikoa idatzi zuen, suediera itzulitakoa Rajevsky-ren ahizpak izenburuarekin. Anne-Charlotte Leffler-ekin batera elkarte literario bat sortu zuen, eta Korvin-Leffler ezizenarekin sinatzen zuten.[2]

Sariak eta Aitortzak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Sonia Kovalévskaya (1850-1891) | Vidas científicas» Mujeres con ciencia 2017-12-06 (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  3. (Gaztelaniaz) Audin, Michéle. (2019-02-11). «Sofía Kovalevskaya, la primera matemática profesional» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  4. (Gaztelaniaz) «Sofia Kovalevskaya, matemática | Efemérides» Mujeres con ciencia 2015-01-15 (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).

Kanpo estekak aldatu