Slapsticka komediaren azpigenero ezaguna da: hor, ondorio fisikoak ez dituen ekintza bortitzak erabiltzen dituzte, umorea egiteko.[1] Barrea eragiteko, neurriz gaineko txantxez eta gag fisikoez (pastel bat aurpegira botatzea edota zartaginkada bat ematea) balialtzen dira.[2]

Harold Lloyd Safety Last! filmean (1923).

Italiako Commedia dell'arten jada erabilia, zinemaren hasieran britainiar umoristek —Charlie Chaplinek, Stan Laurelek, George Formbyk edo Dan Lenok[3]music halletik ekarri zituzten bere gagak. Egungo zinema komikoan oraindik teknika horiek erabiltzen dituzte (adibidez, Jackass edo Fawlty Towers telesailetan edota Monty Pythonen eta Farrelly anaien filmetan).

Erreferentziak aldatu

  1. King, Geoff. (2002). Film Comedy. Wallflower Press ISBN 978-1-903364-36-9..
  2. Weitz, Eric. (2009). The Cambridge Introduction to Comedy. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-83260-1..
  3. BBC. Enjoy Cumbria - Stan Laurel. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.