Gjergj Kastriot (Sinë, Kastriotiko printzerria eta egungo Albania, 1405eko maiatzaren 6a - Lezhë, Veneziako Errepublika eta egungo Albania, 1468ko urtarrilaren 17a) albaniar heroia izan zen. Skanderbeg izenaz ezagutzen bada ere, haren izen osoa Gjergj Kastriot Skanderbeg da. Gjon Kastrioti Emathia-ko printzearen semea zen. Gaztetan atxilotu eta otomandar sultanarengana eraman zuten. Han islamdar egin zen, eta Iskander izena jarri zioten. 1443an, turkiarrek Serbian izan zuten porrotaren ondoren, turkiarren gudarostea utzi eta albaniarrekin batu zen islamdarren kontra borrokatzeko. 1444an kristau egin zen, eta Albaniar Printzeen Liga eratu zuen familiaren ondasunak berreskuratzeko. 1444-1466 bitarteko urteetan Murad II.a sultan turkiarraren hamahiru eraso atzera bota zituen, eta geroztik albaniarren heroi bihurtu zen. Veneziaren, Napoliren eta aita santuaren laguntza izan zuen turkiarren kontrako guduetan. Turkiarren erasoei aurre egin zien hil arte. Hura hil eta handik urte batzuetara, Albania turkiarren mende geratu zen.

Skanderbeg

monarka

Bizitza
JaiotzaSinë (en) Itzuli1405eko maiatzaren 6a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Veneziako Errepublika
 Otomandar Inperioa
HeriotzaLezhë1468ko urtarrilaren 17a (egutegi gregorianoa) (62 urte)
Hobiratze lekuaLezhë
Heriotza moduaberezko heriotza: malaria
Familia
AitaGjon Kastrioti
AmaVoisava Tripalda
Ezkontidea(k)Donika Kastrioti (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
LeinuaKastrioti family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaEnderun School (en) Itzuli
Hizkuntzakalbaniera
Jarduerak
Jarduerakaristokrata, estatu-politikaria eta buruzagi militarra
KidetzaOrder of the Dragon (en) Itzuli
Graduakomandante
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
katolizismoa

Find a Grave: 29251249 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Skanderbeg