Skíðblaðnir, eskandinaviar mitologian, Frey jainkoaren itsasontzia da. Dvalin, Brok eta Sindrik egin zuten, guztiak nanoak, Ivaldiren semeak. Jatorrian, Lokirena zen, baina honek Freyri eman zion, Sifen adats horia lapurtzeagatik barkamena eskatzeko modu bezala. Itsasontzia, Asgardeko jendetza jasateko bezain handia zen, eta oihalak jasotzen zirenean, haize bikain batek jarraitzen zuen. Lurretik zein itsasotik joan zitekeen. Ynglingen sagaren arabera, Skíðblaðnir, hainbeste zatiz eta hain modu irudimentsuan egina zegoen, eskuzapi bat bezala tolestu eta poltsa baten barnean eraman zitekeela.

Kanpo estekak aldatu