Sjögrenen sindromea[1] zelulak, ttua eta malkoak isurtzen dituzten guruinak, beste batzuez gain, batez ere liseri aparatuan, erasotzen dituzten gaixotasun autoimmune bat da. Gaixotasun erreumatiko bat ere bada, artikulazioetan mina eta hantura eraginez.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sjögrenen sindrome
Deskribapena
MotaGaixotasun autoimmunea, autoimmune disease of exocrine system (en) Itzuli
eritasuna
EspezialitateaImmunologia
Erreumatologia
Arrazoia(k)Autoimmunitate
Sintoma(k)xerostomia
Xeroftalmia
Honen izena daramaHenrik Sjögren (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakazido alfa-linoleniko
Identifikatzaileak
GNS-10-MKM35.00 eta M35.0
GNS-9-MK710.2
OMIM270150 eta 270150
DiseasesDB12155
MedlinePlus000456
eMedicine000456
MeSHD012859
Disease Ontology IDDOID:12894

Sailkapena aldatu

Bi mota bereizten dira: Sjögrenen sindrome primarioa eta Sjögrenen sindrome sekundarioa. Lehenean, lehortasun arazoak daude begietan eta ahoan, ttu eta malko guruinen aurkako erasoaren ondorioz; sindrome mota hau duten gaixoen artean, batzuetan, antigorputz antinuklearren presentzia dago (ANA) odolean. Sekundarioa, gainera, beste gaixotasun autoimmune batekin elkartuta egoten da, lupus eritematoso sistemikoa, artritis erreumatoidea, esklerodermia, dermato-polimiositia edo ehun konektiboaren gaixotasun mistoa kasu.

Ezaugarri klinikoak aldatu

Zantzu nagusien artean, honako hauek daude: begi eta aho lehorrak (horren ondorio diren kalteekin), mina eta nekea gorputz-adarretan, negala eta larruazal lehorra. Estimatzen denez, gaixotasun hau duten 4 milioi pertsona daude, horietatik %90a, emakumeak direlarik. Ohi, 40 urtetik gorako pertsonetan diagnostikatzen da.

Gaixotasun kronikotzat hartzen da.

Tratamendua aldatu

Tratamendua, immunitate-sistemaren lana murriztera begira doa, eta, sintomak arintzeko, isurketak estimulatzeko botikak erabil daitezke, malko artifizialak erabili, eta, gainera, gihar eta artikulazioetako minarentzako botikak erabil daitezke.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak aldatu