Siziliako galo-italikoa

Siziliako mintzaira galo-italikoak ( italieraz : gallo-italico di Sicilia) Sizilian hitz egiten diren mintzairak dira, hizkuntza galo-italikoen taldekoak. Hizkuntza erromantzeeen familian, talde galo-erromantze eta italo-erromantzeen arteko tartekoak dira. Hizkuntza barrendegi talde bat da, bere Iparraldeko Italiako jatotiritik oso urruti kokatua, Siziliako eki-erdialdeko 15 bat komunitatetan gordea, sizilierak inguratutako hizkuntza-uharte bat osatuz. Siziliera bezala, galo-italikoa egoera diglosikoan du italierak 21. mendean.

Siziliako galo-italikoa
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
hizkuntza galo-italikoak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza
Hizkuntza kodeak

Jatorria aldatu

Roger I.a Sizialiakoak Sizilia normandiarrekin konkistatu zuen garaikoa da komunitate hauen jatorria, 11. mendekoa. Roger I.ak 30 urte behar izan zituen Siziliako kontrol osoa hartzeko (1061etik 1091ra), baina 1080rako uhartearen zati handi baten kontrol eraginkorra zuen. Konkista horretan, Siziliako erdialdeko eremu batzuk batzuk jendez hustu ziren, populazio musulmana egotzi egin baitzuten. Rogerrek eta haren ondorengo normandiarrek eskualde horretara migratzea bultzatu zuten, batez ere Eliza Latindarrarekin lotura estua zuten herrietan eginez propaganda.

Etorkin berriak bizi ziren hiriak "lonbardiar komunitate" gisa ezagutu ziren (latinez: oppida Lombardorum: , sizilieraz: cumuna lummardi: cumuna ). Siziliako lonbardiarrak izenaz ezagutzen ziren "Lombardia" delako Italiako iparralde osoaren izena Erdi Aroan,,baina zehazki komunitateen eta beren mintzaira gaur egungo Piamonteko hego-ekialdea eta Liguriako ipar-mendebaldea hartzen duen eskualde batetik dator. Zehatzago, Adelaida del Vasto Rogerren emazteak zituen familia-jabetzetatik, Montferrat hegoaldeko Aleramiciko feudoetatik zetozen batez ere.

Hedapena aldatu

 
San Fratello herrian, errotulo elebiduna.

Mintzaira multzo hau eremu hauetan hitz egiten dira nagusiki:

Beste hizkuntza-komunitate batzuk ere egon ziren baina 20. menderako desagertuak ziren honako herrietan:

Hiri horietako batzuetan, Italiako iparraldeak eragin nabarmena du Siziliaeraren tokiko barietateetan; beste batzuetan, Lombardiako komunitateek ez zuten eraginik izan tokiko dialektoan. Antzeko komunitateak bizi izan dira Siziliatik kanpo Italia hegoaldean, Basilicatan Basilicatako galo-italikoak iraun duelarik 21. mendera arte.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu