Sixto Diaz Rodriguez, Rodriguez edo Sugarman izenez ezagututa, (Detroit, Michigan, Ameriketako Estatu Batuak, 1942ko uztailaren 10a - ibidem, 2023ko abuztuaren 8a) musikagile eta konpositorea izan zen. Bere gurasoek, Mexikotik Ameriketako Estatu Batuetara 1920an joandako immigranteak, Sixto izena jarri zioten seigarren semea zelako. Kanta gehienetan, jende pobreak eta ingurune marjinaletan bizi diren jendearen arazo sozialei buruz hitz egin zuen.

Sixto Rodriguez

Bizitza
JaiotzaDetroit1942ko uztailaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaDetroit2023ko abuztuaren 8a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaWayne State University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, gitarra-jotzailea eta musikaria
Lantokia(k)Detroit
Genero artistikoafolk rock
herri-musika
psychedelic folk (en) Itzuli
rock psikodelikoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaSussex

sugarman.org
IMDB: nm4582541 Rottentomatoes: celebrity/rodriguez Allmovie: vn15611013 Metacritic: person/sixto-rodriguez
Facebook: RodriguezMusic Twitter: sugar_man MySpace: rodriguezsugarman Youtube: UCfLkQcDFbpn7EECxwyNkw-Q Spotify: 5PrHzxc3kFm4hIrGNmelpX iTunes: 410655634 Musicbrainz: 8898cd01-b0c5-41bd-9699-0845fc73efc1 Discogs: 98580 Allmusic: mn0001006765 Deezer: 151551 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

1967. urtean, (Rod Riguez izenarekin) I’ll sleep away binilo laburra atera zuen Impact zigilu txikiarekin. Hurrengo hiru urteetan ez zuen ezer grabatu Sussex Recordsekin sinatu zuen arte. Sinadura honekin, bere izen artistikoa Rodriguezera aldatu zuen. Sussexekin bi disko berri grabatu zituen; Cold Fact (1970), eta Coming From Reality (1971). Disko hauen kritika txarren ondoren, eta gutxi saldu zirenez, bota egin zuten.

Disko hauekin musikaren munduan ez zuenez arrakastarik izan, erretiratu egin  zen, eta jendeak bere buruaz beste egin zuela pentsatu zuen. Berak jakin ez arren, eta Ameriketako Estatu Batuetan arrakastarik ez izan arren, 70. hamarkada eta gero Hegoafrikan, Australian, Zimbabwen eta Zelanda Berrian arrakasta handia izan zuten bere diskoek.

Sussex Recordsen kopia guztiak amaitu ondoren, Blue Goose Music Australiarrek, bere diskoaren eskubideak erosi zituen 70. hamarkadaren erdialdean. Bere bi diskoak berreditatu zituen, eta At His Best disko atera zuen, Can’t Get Away, I’ll Slip Away eta Street Boy moduko kantak batuz. Rodriguezek jakin barik, Hegoafrikako disko platinoa bihurtu zen, arrakasta handiarekin.

Arrakasta horri esker, 1978an, berarekin kontaktatzea lortu zuten, famatua zela jakinaraziz. 1979an Australiatik bira bat egin zuen The Mark Gillespie Band-arekin lagunduta, non konturatu zen, zenbat jarraitzaile zituen. Birako bi kontzertu editatuak izan ziren bere hurrengo diskoa sortzeko, Alive (Bizirik). 1979ko bira egin ondoren Detroitera bueltatu zen, baina 1981. urtean Australiara itzuli zen bere azken bira egiteko, Midnight Oil taldearekin. Bira hau amaitu zuenean bizitza publikotik erretiratu zen, eta Detroitera itzuli zen bizitza normal bat eramateko.

Geroagoko arrakasta aldatu

1991. urtean bere albumak editatu zituzten Hegoafrikan, lehen aldiz CDn. Herrialde honetan lortu zuen arrakastaz berak ez zekien ezer, 1998an bere alaba nagusiak, Evak, bere aitari dedikatutako web orri bat aurkitu zuen arte. 1998an, bere lehen bira egin zuen Hegoafrikan. 2001. urtean biraren inguruko dokumentala, Dead Men Don’t Tour: Rordiguez in South Africa 1998 SABC TVan eman zuten. Aurrerago Suediara joan zen, Hegoafrikara 2001 eta 2005ean itzuli aurretik.

2002an, bere kantarik arrakastatsuena, Sugar Man, DJ David Holmesen album berri baten agertu zen, zeinek aukera eman zion Australiako irratietan berriz ere agertzeko. 2007ko apirilean Australiara itzuli zen Rodriguez Australian Tour 2007 bira egiteko. Sugar Man kanta Candy pelikulan agertu zen. Ruarri Joseph konpositore ingelesak Rich Folks Hoax kanta sartu zuen bere hirugarren albumean. Bere bizitzaren inguruan pelikula bat egin zuten, Looking for Jesus. Ondoren Rodriguezek birak egin zituen munduan zehar. Cold Fact eta Coming from Reality 2009. uretan berreditatu zituen Light in the Attic Recordsek. 2012. urtean bere bizitzari buruzko dokumental bat sortu zuten, Searching for Sugar Man izenburuarekin, eta Oscar Sari bat irabazi zuen.

Familia aldatu

Rodriguez ezkondu eta hiru alaba izan zituen; Eva, Regan eta Sandra Rodriguez.

Diskografia aldatu