Sia (mitologia)

Siwa (mitologia)» orritik birbideratua)

Egiptoar mitologian, Sia edo Saa, erabaki egokiak hartzeko eta planifikatzeko intuizioaren pertsonifikazioa da, Hu (hitz sortzailea) eta Heka-rekin(magia edo indarraren transmisioa) batera.

Sia (mitologia)
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak

Honez gain, idazkerarekin konexioa ere bazuen eta antropomorfikoki Ra jainkoaren eskubian, papiro zati bat eskuetan duela, irudikatzen da. Papiro horretan jakintza intelektual guztiak egongo lirateke.

Hilen Liburuan, Ra-k zakila moztu zuenean (zirkunzisioaren erreferentzia posiblea), haren odoletik sortu zituen Sia eta Hu jainkoak, adimenaren eta autoritatearen pertsonifikazioak, hain zuzen.

Sia, Hu eta Hekarekin batera, Inperio Berriko testuetan eta hilobietako paretetan agertzen da, Ra jainkoari bere bidaian zehar laguntzen.

Siaren hieroglifikoa aldatu

N39
A2
 
o
 
Z2ss
A2
 
o
 
S32
A2
Sia
hieroglifotan

"Hauteman", "ezagutu" eta "jabetu" terminoak irudikatzeko erabiltzen da.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.