Sister Fa

Abeslari senegaldarra eta emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako ekintzailea

Sister Fa (benetako izena: Fatou Mandiang Diatta (Dakar Senegal, 1982ko apirilaren 27a) emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako ekintzailea eta rap abeslaria da.

Sister Fa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFatou Diatta,
JaiotzaSenegal1982ko apirilaren 27a (41 urte)
Herrialdea Senegal
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Lantokia(k)Berlin
Musika instrumentuaahotsa

Facebook: sisterfahiphopqueen Twitter: sister_fa Musicbrainz: ec44bbc9-ed69-4647-8d94-6391b89bd212 Songkick: 939007 Discogs: 1905514 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Diattak umea zela mutilazio genitala jasan zuen. 2005ean Lucas May etologo austriarra ezagutu zuen eta astebete baino gutxiagoan ezkondu ziren. 2006ko martxoan, Berlinera joan ziren senarra eta biak. .[1][2][3][4]

Ibilbidea aldatu

2000. urtean hasi zen Diatta rap abeslari gisa, bere lehen diskoa grabatuz.[5] 2001ean Senegal Hip Hop sarietan parte hartu zuen.[6] 2005ean, Hip Hop Yaw Law Fal lehen albuma kaleratu zuen. 2008an, Senegalen izan zen, MGFren arazoaz kontzientziaraztzeko. 2009an Sarabah nazioarteko debut-albuma argitaratu zuen: Tales From the Flipside of Paradise. 2011n, Sarabah, Diattaren tourrari buruzko dokumentaka: Education Sans Excision (Zatiketarik gabeko hezkuntza) Movies That Matter giza eskubideen jaialdian saritua.[7]

2010eko ekainean, Katja Riemann, Roger Moore, Mario Adorf eta Karl Lagerfeldekin batera kantatu zuen Sister Fak Unicefen galan. Arratsalde bat Afrikarentzat Offenburgen, Alemanian.[8]

2013ko urrian, The Power 1000 jaialdira gonbidatu zuten Sister Fa, Londresko jairik garrantzitsuenera. Han hitzaldi bat eman eta orduko Londresko alkate Boris Johnsonekin bildu zen. Sister Fa CNN, BBC edo Deutsche Welle bezalako telebista-kanaletan ohikoa da.[8]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2011ko martxoan, Sister Fa Giza Eskubideen aldeko A Matter of ACT sarirako izendatu zuten Ed Haag-en (Herbehereak) inportatzen den film-jaialdian, baita hari buruzko Sarabah filmerako ere.[9]

Filmak dokumentalaren saria irabazi zuen.[8]

  • Senegal bere aberrian emakumeen eta nesken egoera hobetzeko egindako lan nekaezinagatik, Freedom To Createk 2011ko azaroan Lurmutur Hirian, Hego Afrikan, sari nagusia eman zion.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. Mossman, Kate. (16 de febrero de 2013). «Sister Fa: African rapper with a cause» The Guardian.
  2. País, Ediciones El. (29 de diciembre de 2015). La mutilación genital femenina, tan cultural que Sierra Leona se niega a prohibirla. .
  3. JBLAZQUE. (12 de diciembre de 2011). «artículos de opinión de la revista digital de EMAKUNDE.» www.emakunde.euskadi.eus.
  4. «Mutilación genital femenina» Organización Mundial de la Salud.
  5. «Biography» Sisterfa.com.
  6. van der Zee, Renate. (15 de octubre de 2015). «Waging a lyrical war against FGM» Al Jazeera.
  7. About Sarabah. .
  8. a b c d «Bio | Sister Fa» www.sisterfa.com.
  9. About “Sarabah”. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu