Sisak (eslovenieraz: Sisek; serbieraz: Сисак; alemanez: Sissek; hungarieraz: Sziszek; latinez: Siscia), Kroaziako Sisak-Moslavina eskualdeko hiriburua da, izen guzti hauek adierazten duten bezala aintzinatik ezaguna.

Sisak
Sisak
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
ProbintziaSisak-Moslavina eskualdea
Izen ofizialaSisak
Jatorrizko izenaSisak
Posta kodea44000
Geografia
Koordenatuak45°29′14″N 16°22′34″E / 45.4872°N 16.3761°E / 45.4872; 16.3761
Map
Azalera422,75 km²
Altuera98
Demografia
Biztanleria40.121 (2021eko abuztuaren 31)
12.235 (2021)
Metropolia47.699
Dentsitatea95,21 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia044
Hiri senidetuakGabrovo (en) Itzuli, Heidenheim an der Brenz, Remchingen, Szombathely, Jihlava eta Leszno
MatrikulaSK
http://www.sisak.hr/

Geografia aldatu

Sava, Kupa eta Odra ibaiek bat egiten duten tokian kokaturik dago, Kroazia erdialdean, Zagreb hiriburutik 57 kilometro hego-ekialdera. Sisak Kroaziako ibai-portu handiena da eta ibaietarako itsasontzi industria nagusia du.

Historia aldatu

 
Sisaken aurkituriko Vetranio enperadorearen txanponak, 350 urtekoak

Hiru ibaien elkargunea izanik duela 2500 urte bazen herrixka zeltiar bat, Segestica izena zuena. Erromatarrek inbaditu zutenean Panonia probintziaren hiriburu izatera ere iritsi zen Siscia. Dioklezianoren jazarpenean Sisciako Kirino martiri kristaua (kroazieraz Svetog Kvirin) torturatu eta ia hil egin zuten baina ihes egitea lortu zuen. Gaur egun Sisakeko patroia da.

XVI. mendean gotorleku triangeluarra eraiki zuten, 1593an kroaziarrei eta karniolarrei (esloveniarrei) gotorleku honek turkiarrei aurre egiteko eta garaipena lortzeko balio izan zien. Sisakeko bataila izan zen turkiarrek Europan jasan zuten lehenengo porrot handia eta kroaziarrak gidatu zituen Toma Bakač Erdedi Bana Europa guztian famatu bihurtu zen.

Bigarren Mundu Gerran haurren kontzentrazio-esparru bat izan zen Sisaken.

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Mali Kaptol jauregi barrokoa.
  • Veliki Kaptol jauregi klasizista.
  • Stari Most: Kupa ibaiaren gaineko zubi zaharra.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu