Sirenatxoa (Kopenhage)

Sirenatxoa (danieraz: Den lille havfrue), Kopenhageko Langelinie parkean dagoen eskultura da. Hans Christian Andersenen Sirenatxoa eleberriko pertsonaia irudikatzen du eta hiriko ikono eta monumenturik bisitatuena bihurtu da.

Sirenatxoa (Kopenhage)
Jatorria
Sortzailea(k)Edvard Eriksen (en) Itzuli
Sorrera-urtea1913
KomisarioaCarl Jacobsen (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)brontzea
Dimentsioak125 (altuera) cm
Pisua175 kilogramo
Genero artistikoabiluzia, arte publikoa eta estatua
Deskribapena
OinarrituaSirenatxoa
Kokapena
LekuaLangelinie
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaCopenhagen Municipality
Koordenatuak55°41′34″N 12°35′57″E / 55.69286°N 12.59926°E / 55.69286; 12.59926
Map
mermaidsculpture.dk

Eskultura aldatu

Langelinieko kaiean dagoen haitz baten gainean eraiki zen. 1'25m-ko altuera du eta 175 kg-ko pisua. Brontzez egina dago.

Historia aldatu

Carl Jacobsenek (J.C. Jacobsenen semeak) bultzatu zuen 1909an eskultura ezartzea. Izan ere Danimarkako Errege Antzokian ipuinaren inguruan egindako balletak liluratu egin baitzuen. Edvard Eriksen eskultoreak egin zuen brontzezko eskultura 1913ko abuztuaren 23an inauguratu zen. Modeloa Price dantzari famatua izan behar zen baina honek ez zuen bere gorputz biluzia egiterik nahi eta aurpegia berea bada ere gorputza egiteko eskultorearen emaztea erabili zuen eredu gisa.

Erasoak aldatu

Hainbat eraso jasan ditu sirenatxoak eta sarritan konpondu behar izan da. Hiru aldiz moztu diote burua, beste behin besoa. 2004ean burka batez estali zuten Turkia Europara sartzeko kontrako protesta gisa.

Copyright aldatu

Egilea hil eta 70 urte arteko egile eskubideak ditu, hau da 2029 artekoak. Ezin da kopiarik egin Eriksen familiaren baimenik gabe ez eta argazkiak argitaratu ere.

Kanpo estekak aldatu