Sinuiju Eskualde Administratibo Berezia

Sinuiju Eskualde Administratibo Berezia (koreeraz: 신의주 특별 행정구, Sinŭiju T'ŭkpyŏl Haengjŏnggu) Ipar Koreako hiru eskualde administratibo berezietako bat da. Herrialdearen ipar-mendebaldean dago, Txinako mugan. 2002an eratu zen, kanpoko inbertsioak erakartzeko asmoz.[1] 132 kilometro koadroko eremua du, eta 349.500 biztanle zituen 1998an. Sinuiju hiria da zentro administratiboa.

Sinuiju Eskualde Administratibo Berezia
 Ipar Korea
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak40°06′02″N 124°23′37″E / 40.100555555556°N 124.39361111111°E / 40.100555555556; 124.39361111111
Azalera132 km²
Demografia
Ordu eremuaUTC+08:30

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu