Sinekdokea tropo bat da, non zerbaiten zatiak haren osotasuna izendatzen baitu, eta alderantziz. Hitza grezieratik dator: συνεκδοχή, euskaraz “ondokoaz ordezkatzea”. Metonimiarekin antzekotasun handia du eta batzuetan bereiztea ez da erraza; idazle batzuek biak metonimia bezala aipatzen dituzte. Metonimian bi terminoen arteko lotura kausa, espazio, denbora erlazioetan ematen den bitartean, sinekdoken lotura hori “osoaren eta partearen arteko erlazioan oinarritzen da, hots, osatze kuantitatiboan”.[1] Adibidez, “gizakia gaur libreago da” esaten badugu, “gizaki” horren atzean pertsona guztiak daude, espezie osoa dago, gizonak zein emakumeak.

Norbaiti “lau begi” deitzen badiogu, sinekdoke bidez izena aldatu diogu.

Figura erretoriko hau oso ohikoa da deskribapenetan. Esaterako norbaiti “sudur luze” deituz gero, atal baten bitartez osotasuna adierazten dugu, eta horixe da sinekdokea.

Sinekdoke motak aldatu

  • Hitz abstraktua hitz konkretuaren ordez:[2]
“Gazteria oso kritikoa da”. Gazteria= gazteak
  • Esnahai orokorragoko hitz bat mugatuagoko baten ordez.
“Hiri osoak greba egin zuen”. Hiria=biztaleak
  • Gaia objektuaren ordez:
“Pistolazaleak berunak atera zituen”.
  • Singularra pluralaren ordez:
“Emakumeak eskubide guztiak behar ditu”.
  • Zenbatzaile zehaztu bat zehaztugabe baten ordez:
“Hamaika aldiz erori da”.
  • Espeziea generoaren ordez eta alderantziz:
“Mutik horrek hamalau apiril ditu”. Apirilak=urteak.

Erreferentziak aldatu

  1. Xabier Altzibar, 698.or.
  2. Ibidem.

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu