Sinagoga Berria (Berlin)

Sinagoga Berria (alemanez: Neue Synagoge) Alemaniako Berlin hiriburuan kokatzen den sinagoga bat da. Mitte barrutiko Oranienburger Straße kalean kokatzen da eta Berlingo judutar komunitatearen sinagoga nagusia da.

Sinagoga Berria (Berlin)
Neue Synagoge
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Seat of government Berlin
Borough of BerlinBerlin-Mitte
Koordenatuak52°31′29″N 13°23′40″E / 52.52472°N 13.39444°E / 52.52472; 13.39444
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1859
Erlijioajudaismoa
Suntsipena1958
Arkitektura
ArkitektoaEduard Knoblauch (en) Itzuli
EstiloaMoorish architecture (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Jatorrizko eraikinaren diseinua Eduard Knoblauchena da, baina hau gaixorik jartzean, Friedrich August Stüler bere diseinua nahiz barnealdeko apainketaren arduradun egin zen. 1866an orduan kondea zen Otto von Bismarcken presentzian inauguratua izan zen, azken hau gerora Prusiako Ministro-Presidentea bilakatu zen. Gaur egungo eraikina jatorrizkoaren berreraiketa bat da, aurrekoak Bigarren Mundu Gerran kalte ugari izan ondoren eraitsia izan baitzen.

Historia aldatu

Sinagoga Berria Berlingo juduen komunitateari zerbitzua emateko eraiki zen, hau hazten baitzihoan, batez ere ekialdetik etorritako emigranteei esker. Bere garaian Alemania osoko sinagogarik handiena izan zen, 3000 pertsona izateko gaitasuna zuelarik. Eraikinak jendaurreko musika kontzertuen lekuko izan zen, baita 1930ko Albert Einsteinen biolin emanaldi batena ere. Organo nahiz abesbatzez lagunduriko erlijio zerbitzuek garai hartako hiriko judu komunitatearen joera liberala ederki asko islatzen dute.

Neue Synagoge eraikina Kristal hautsien gauan zehar erre zen. Halere, barruti hartako poliziaren tenientea zen Otto Bellgardt azaroaren 10eko egunsenti hartan bertaratu eta nazi jendetza taldeei handik alde egin zezaten agindu zien. Honela suhiltzaileak barnera sartu eta sutea itzaltzea lortu zuen, eraikina salbatuz.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu