Simona Manzaneda

Boliviar iraultzailea

Simona Manzaneda "La jubonera" (Mecapaca, La Paz, Bolivia, 1770ko urriaren 28a - 1816) Amerikako independentziaren heroia izan zen. Úrsula Goyzueta eta Vicenta Juaristirekin batera, "La Pazen imajinario kolektiboan jarraitzen du, zapalkuntza kolonialaren aurkako borrokaren ikur gisa".[1]

Simona Manzaneda

Bizitza
JaiotzaLa Paz1770eko urriaren 28a
Herrialdea Bolivia
Heriotza1816 (45/46 urte)
Heriotza modua: urkatzea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea

Biografia aldatu

Josefa Manzanedaren alaba izan zen, Pablo Gonzalesekin ezkondu eta Jose Maria izeneko seme bat izan zuen. Lanbidez, juboiak bordatzen zituen (jaietarako jakatxoak egiten zituen), eta bere lanak bizimodua aurrera ateratzeko moduko irabazia ematen zion. Alargun geratu zen eta ez zen berriz ezkondu, matxinadan aritu zen independentziaren alde.

Iraultzaile ibilbidea aldatu

Herritar jatorriko emakume hau, buruzagi handi izatera heldu zen, munizio fabrika zuzentzen zuen eta askatasunaren aldeko borroka koadroak prestatzen zituen, artisau eta nekazariak trebatuz eta doktrinatuz. Operazioetarako lekuak Vicenta Juaristi andrearen etxeak izaten ziren. Simonaren gonako olesturak bere helmugan eman behar zen korrespondentzia iraultzailea ezkutatzeko anfora ziurra izaten ziren.

1809ko uztailaren 16an, Murillo buru zuen iraultza piztu zenean, Simonak abertzale talde ezberdinak zuzendu zituen, eta ondoren Graneros, haren semea eta zenbait abertzalerekin, Beteranoen Kuartelera sartu eta armak atera zituzten herriko jendearen artean banatzeko. Murillok gobernua antolatu zuen bederatzi hilabeteetan, bera abertzaleen ondoan egon zen.

Baina berriro ere 1809ko abenduan, Goyeneche Armada errealistarekin La Pazera sartzen ari zenean, kanoien durundi izugarria entzun zen; egoera horretan, abertzaleek borroka aurkeztu zuten, baina, bai arma kopuruagatik eta bai armen kalitateagatik, garaituak izan ziren.

Goyenecheren tropek abertzaleak harrapatu zituztenean Simonak Rio Abajorantz ihes egitea lortu zuen, eta bere senideen artean babestu zen, Murillorekin batera exekutatua izatetik libratuz.

1811n, beste agerraldi bat egin zuen borrokaren agertokian, Argentinako Armada Laguntzailearen etorrera zela eta. 1814an, Muñecasek eta Pinelok La Pazi egindako erasoaren ondorioz, berak, hiriaren erdigunean kokatuta, Valde Hoyos tiranoaren aurkako abertzaleen armen garaipenean lagundu zuten abertzale taldeak antolatu zituen. Urte bereko irailaren 28ko goizean, bolbora kuartelean lehertu zenean eta Armada abertzalea hil zuenean, bera Kabildoko gertaeretan egon zen.

Atxiloketa eta heriotza zigorra aldatu

1816an, Armada errealistak La Pazera jo zuen, matxinatuak gogor zigortzeko, La Pazen malkoak baino altxor gehiago ez uzteko aginduarekin, beren plana praktikan jarri zuten, eta emakumeenganako jazarpena hasiz Manzaneda harrapatu zuten, eta ondoren, epaiketa sumario eta epai bidez, jendaurrean exekutatu zuten. Kalera atera zuten, soinekoak erantzi zizkioten, ilea moztu zioten zioten txirikordak kenduz, asto batera igo zuten, eta eskuak atzean lotuta, urkamendiraino eraman zuten, plazako kantoi bakoitzean eta ikusleen aurrean, soldadu espainiarrek 50 zigorkada ematen zizkioten, eta horrela, odola zeriola eta gorputza txikituta, bizkarretik tiro egin zioten urkamendira iritsi zenean.[2]

Omenaldiak aldatu

  • 2020an omenaldia jaso zuen Pazeko Heroismoaren Egunean beste 10 heroinarekin batera. 1809ko uztailaren 16ko Iraultzan Errepublikaren independentziaren alde gogor borrokatzeagatik.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Las valientes mujeres y su rol en la independencia de Bolivia» El País Tarija (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  2. Bolivia, Opinión. «Simona Josefa Manzaneda» Opinión Bolivia (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  3. «Las heroínas de la Revolución del 16 de Julio fueron conmemoradas en el Día del Heroísmo Paceño» Agencia Municipal de Noticias 2020-01-29 (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).

Kanpo estekak aldatu