Silvia Caballol

bartzelonar psikologoa eta idazlea

Silvia Caballol Clemente (Suria, Bartzelona, Katalunia, 1983ko uztailaren 26a) bartzelonar psikologo kliniko eta idazlea da.

Silvia Caballol

Bizitza
JaiotzaSúria1983ko uztailaren 26a (40 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Ezkontidea(k)Xavier Novell Gomá (en) Itzuli  (2021eko azaroaren 22a -
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakpsikologo klinikoa eta idazlea

Instagram: silviacaballol Edit the value on Wikidata
Silvia Caballolen karikatura, 2021

Biografia aldatu

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan ikasketak egin ondoren, Psikologo kliniko titulua lortu zuen. Graduondoko bat egin zuen Osasunaren Psikologian, unibertsitate berean.[1]

2015. urtean eleberri erotikoak argitaratzen hasi zen, eta satanismo gaia ere bazegoen bere lanetan. Caballol luzaroan bizi izan zen Bartzelonan.[1][2] Ondoren, Marokora joan zen senarrarekin eta hiru seme-alabekin. Dibortziatu zenean, Manresara jian zen bizitzera.[2]

Xavier Novell Solsonako gotzainarekin izandako harreman sentimentalarengatik egin zen ezaguna mundu osoan, hark 2021eko abuztuaren 23an arrazoi pertsonalengatik uko egin baitzion gotzain izateari.[3][4] Harremanari buruzko informazioa lehen aldiz Religión Digital webgunean argitaratu zen. Urte bereko azaroaren 22an zibiletik ezkondu zen bikotea Bartzelonako Suria herrian, Caballolen jaioterrian.[5][6]

2022ko apirilaren 7an bi neskato biki erditu zituen, Coaner eta Míriam izenekoak.[7] 2024ko apirilean, Frantzisko aita santuaren dispentsa bati esker, Elizaz ezkondu zen Novellekin.[8]

Liburuak aldatu

Caballolek bi liburu argitaratu zituen:[2][9]

  • Caballol, S. (2016). Trilogía amnesia. Lacre. ISBN 9788416815937
  • Caballol, S. (2017). El infierno en la lujuria de Gabriel. Ediciones Albores-Fco. Javier Boniquito Agudo. ISBN 9788417072193

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu