Silvestras Žukauskas

Silvestras Žukauskas (Silvester Konstantinovitx Zhukovski, errusieraz: Сильвестр Константинович Жуковский; 1861eko urtarrilaren 12agreg./1860ko abenduaren 31jul. - 1937ko azaroaren 26a) Errusiar Inperioaren armadako jeneral bat izan zen eta aurrerago, aurrekoaren kolapsoaren ondorioz, Lituaniako jenerala, bere jaioterria.

Silvestras Žukauskas

Bizitza
JaiotzaDovainiškis (en) Itzuli1860ko abenduaren 31 (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Lituania
HeriotzaKaunas1937ko azaroaren 26a (76 urte)
Hobiratze lekuaRamybė Park (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVilnius Military School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrusiako Armada Inperiala
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Biografia aldatu

Bigarren mailako ikasketak Marijampolėn amaitu eta gero, Žukauskasek Vilniusko eskola militarrean ikasi zuen. 1881ean Errusiar Inperioaren zalditeria unitate batean sartu zen. 1898an Josephine Hasdorf alemaniarrarekin ezkondu zen eta luteranismora bihurtu zen, honek bere karrera militarra aurrera eramaten lagunduko baitziolako. Žukauskasek Errusia-Japoniako Gerran parte hartu zuen eta mailetan gora egin zuen pixkanaka. 1912an koronel mailara iritsi zen. Lehen Mundu Gerran agindu zuen, eta Šiauliain egindako defentsaren ondorioz Urrezko Sablea eman zioten. [1] 1916an, General Nagusiko maila lortu zuen.

Lituaniako Independentzia Gerrak aldatu

1918an, Lituaniak independentzia berreskuratu ondoren, Žukauskasek Lituaniara itzuli zen eta Lituaniako Indar Armatuak sortu eta antolatzen hasi zuen. 1919ko apirilaren 26a eta 1919ko maiatzaren 27a artean Žukauskasek Lituaniar Estatu-Nagusiaren burua izan zen. [2] Garai hartan boltxebikeen aurkako defentsa ere antolatu zuen. 1919ko maiatzaren 7an, Lituaniako armadako komandante gorena izendatu zuten (irailaren 24ra arte), garai hartan Estatu Nagusiko buru ere baitzen. Kurkliai – Panevėžys operazioa Žukauskasen zuzeneko agindupean aurreikusi zen. Operazioa aurrera eraman zenean, Ukmergėko eta Panevėžyseko herriak boltxebikeen kontroletik askatuak izan ziren. Operazio honen ostean, Žukauskasek Už tėvynę (Aberriarentzako) Ordena militarra ezarri zuen. 1920ko otsailaren 3an "Vytisen Gurutzea" izenera aldatu zuen eta 1930eko irailaren 1ean, azkenik, "Vytisen Gurutzearen Ordenera". Hasieran zinta gisa ematen zen, dominarik gabe.

 
Silvestras Žukauskas 1925an, Klaipėdan egin zen ariketa militar baten ostean.

1919ko maiatzaren 26tik - ekainaren 6ra arte iraun zuen Kupiškis – Utena operazioa aurrera eraman zuen ere. Operazio honek Biržai, Nemunėlio Radviliškis eta Utena herriak askatu zituen. Armada Gorriak Kupiškisetik erretiratu egin zen inguratuak geratzeko posibilitatea saihesteko. Lituaniako armadak Daugava ibaira iritsi zirenean amaitu zen ofentsiba. Eraso honetan erabilitako indarrak Lituaniar Lehen Armadarekin batu ziren bermontiarren aurka egiteko, Lituaniako iparraldea inbaditzen zeudelako.

1920ko otsailaren 23an Lituaniako armadaren komandante gorena izendatu zuten berriro, 1920ko ekainaren 14ra arte. 1920ko urriaren 8an Poloniaren aurkako gerra hasi zenean, berriro ere Lituaniako armadaren komandante gorena bihurtu zen konfrontazioen amaierara arte. 1921eko maiatzaren 29an dimititu zuen.

Borroka amaitu ondoren, Žukauskasek bizitza zibilera itzuli zen eta Amerikar-Lituaniar Konpainiako exekutibo nominal gisa hasi zen lanean. Enpresa honek energia zentral bat eraiki zuen Šiauliaitik hurbil, autobus linea bat sortu zuen eta gasolindegiak eraiki zituen.

1923ko ekainaren 5etik 1928ko urtarrilaren 25era armadaren agintari gorena izan zen azken aldiz.

Silvestras Žukauskas 1937an hil zen eta Kaunasen kokatutako hilerri Luteranoan lurperatuta dago.

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Bibliografia aldatu

  • Jonas Aničas, Generolas Silvestras Žukauskas (1861–1937), Lietuvos Respublikos krašto apsaugos ministerija, 2006, Vilnius, 293. orr. ISBN 9986-738-76-8 (Lituanieraz)