Silmariën, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da. Dunadan bat da, Tar-Elendilen alaba nagusia, Numenorreko laugarren erregearena. Berari buruz ez da askorik ezagutzen, hala ere, erregearen alaba nagusia zen arren, erregeak ez zion Numenorreko zetrua eman, neska izateagatik, eta, garai horretan, erresumako legeek, lehentasuna ematen zieten gizonezkoei (Tar-Aldarionek aldatu zituen arte, seigarren erregeak, honek alaba bakarra izan zuelako), eta, beraz, zetrua eta erresuma, Silmarienen neba txikia zen Tar-Meneldurri eman zitzaizkion.

Hala ere, konpentsazio bezala, bere aitak, Anduniëko Andere titulu berria eman zion, eta, bere ondoren, bere semea, Valandil, izango zen Anduniëko Jauna, jada, Anduniëko lehen jaun bezala onartua.

Anduniëko Jaun guztiak, Armandil arte, Silmariënen ondorengoak izan ziren, eta, bere bidez, Elrosen leinua. Tar-Minyatur mantendu ahal izan zen Numenorren erorketaren ondoren, Elendilek, Armandilen semea zenak, hondoratzetik ihes egitea lortu baitzuen, eta, bere seme Isildur eta Anarionekin, erbesteko numenortar erresumak ezarri zituzten iparraldean (Arnor) eta hegoaldean, (Gondor).