Sika ezpata kurbo bat da.

Sika.

Jatorria aldatu

Traziar jatorrikoa, uste denez aintzinako segurren ondorengoa da. Hain zuzen ere, Isidorok VII. mendean "sika" eta "segur" hitzek jatorri bera dutela esan zuten, latinezko "secare" (ebaki) hitza, eta italiar lapurrek asko erabiltzen zutela; erabiltzaileei "sicario" esaten zitzaien.[1]

Estrabonen arabera, kantabriarrek eta baskoiek erabiltzen zuten.[1]

Ezaugarriak aldatu

Bere ertz moztaile bakarra, barrualdekoa, oso zorrotza da. Duen akatsetako bat grabitate zentrua muturretik eskutokitik baino hurbilago izatea da, eta, beraz, eskutokiak, nahiko astuna izan behar du ezpata orekatzeko. Gladiadore traziarrek ospetsu egin zuten, batik bat, ezkutuaren atzean izateko erabiltzen zutena, eta, ondoren, zauri sakonak eraginez erasotzen zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Tormenta, El. (2012-02-27). «Armas y armaduras en España: Orígenes del segur» Armas y armaduras en España (Noiz kontsultatua: 2021-05-02).

Kanpo estekak aldatu