Shuri gaztelua (japonieraz: 首里城 Shuri-jō?) Japoniako Okinawa prefeturako hiriburua den Nahan dagoen gaztelua da. Ryuku Erresumako jauregi nagusia izan zen. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak multzoaren barnean dago.

Shuri gaztelua
首里城
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Gusuku aztarnategiak eta Ryukyuko Erresumako antzeko eremuak
Shurijo Castle Park
100 Fine Castles of Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Okinawa
Core city of JapanNaha
Koordenatuak26°13′01″N 127°43′10″E / 26.217030555556°N 127.719475°E / 26.217030555556; 127.719475
Map
Historia eta erabilera
Reconstruction1989 - 1992
Reconstruction 1715
Reconstruction 1672
Reconstruction2022ko azaroaren 3a -
Sutea 1660
Sutea 1709
Suntsiketa 1945
2019 Shuri Castle fire 2019ko urriaren 31
KudeatzaileaChūzan
Erabileraegoitza ofiziala
Arkitektura
Materiala(k)Ryukyuan limestone (en) Itzuli eta zurra
EstiloaRyukyuan architecture (en) Itzuli
Azalera7,3 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia972-007
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-emateabilkura)
Kontaktua
Helbidea沖縄県那覇市首里金城町1丁目2 eta 沖縄県那覇市首里金城町1-2
Telefonoatel:+81-98-886-2020
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

Ez da ezagutzen eraikitze data baina Sanzan Aroan (1322-1429) izan zela badakigu. Litekeena da Gusuku aroan eraiki ziren gazteluen garaiklidea izatea. Shō Hashik Ryukuko hiru erresumak batu zituenean bertan ezarri zuen bere egoitza eta Sho dinastiak agindu zuen harik eta 1609an japoniarren inbasioa iritsi arte.

Bigarren Mundu Gerraren aurretik altxor nazional izendatu zen baina Okinawako gudan erabat suntsitua izan zen. 1945eko maiatzaren 25ean USS Mississipi gerrauntziak hiru egunez bonbakatu zuen eta maiatzaren 27an suak erre zuen.

1958an Shureimon atea berreraiki zen eta 1992an gaztelu guztia. 2000 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

2019ko urriaren 31n piztu zen suteak gazteluaren sei eraikin kiskali zituen, horien artean Seiden, Hokuden, Nanden eta Bandokoro izenekoak.

Elementu aipagarriak aldatu

Seiden aldatu

Eraikin nagusia da eta Ryukuar estiloan egina dago bertako kareharria eta egurrarekin. 2019ko urriaren 31n sute batek suntsitu zuen.

Tamaudun aldatu

Shō dinastiaren mausoleoa da. 2.442m²-ko azalera dauka eta 18 errege daude bertan hilobiratuta, lehena Shō En (1476an) eta azkena Shō Tai (1920an). 1945ean Okinawako gudan mausoleoa oso kaltetua izan zen baina hilobiak ez.

Shureimon atea eta Sonohyan-utaki aldatu

Shureimon atea Shō Shin erregeak eraiki zuen 1519an. Erregeak errezatzeko erabiltzen zuen Sonohyan-utaki eraikinerako sarrera da.

Shikinaen lorategiak aldatu

1799an eraiki ziren, ez bakarrik erregeen aisialdirako, baita ere Txinatik zetozen bisitariak hartzeko. Lorategia bera japoniar lorategi tipikoa da baina etxea Ryukuar estilora eraikia da.

Kankaimon atea aldatu

1477-1500 inguruan eraikitako atea da. 1945ean erre egin zen baina 1974an berreraiki zuten.

"Nazioen arteko zubia" kanpaia aldatu

721 kilogramo dituen kanpai hau 1458an ezarri zen gazteluko eraikin nagusian. "Nazioen arteko zubia" izena du, bertan idatzita baitaude Japonia, Txina, Korea eta Asiako beste hainbat herrialderen izenak.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu