Xota Rustaveli

Shota Rustaveli» orritik birbideratua)

Xota Rustaveli (georgieraz: შოთა რუსთაველი; Rustavi, 1172Jerusalem, 1216) georgiar poeta izan zen.

Xota Rustaveli

Bizitza
JaiotzaRustavi (en) Itzuli, 1172
HerrialdeaGeorgiako Erresuma
HeriotzaJerusalem, 1216 (43/44 urte)
Hobiratze lekuaMonastery of the Holy Cross (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGelati monasterioa
Hizkuntzakgeorgiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta Mechurchletukhutsesi (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Genero artistikoanarraziozko poesia

Musicbrainz: 08e39185-b201-41f1-b94a-539c09cf132d Discogs: 2599280 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Osaba fraide batek hartu zuen bere babesean, Rustaveliren poesia erlijiozko eta filosofikoetan ageri denez. Tamar erreginari odak idatzi zizkion Georgiako kultura eta aginpidea gorenean zeudenean, hain zuzen. Erreginak gorteko diruzain izendatu zuen, eta tradizioaren arabera, berarekin maitemindu zen Rustaveli.

Zaldun tigrelarruduna (georgieraz: ვეფხისტყაოსანიtranslit.: Vepkhistkaosani), poema epikoa idatzi zuen, Georgiako literaturaren oinarrizko arauak zehazten zituen obra, hizkuntzalari askoren ustez.

Lana euskaraz aldatu

Xabier Kintanak Zaldun tigrelarruduna euskaratu zuen georgieratik 1999an.[1][2]

Erreferentziak aldatu

  1. Zaldun tigrelarruduna. Xota Rustaveli. Elkar 2023-08-06 (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).
  2. «Euskarari ekarriak - Shota Rustaveli» Armiarma (Noiz kontsultatua: 2023-08-06).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xota Rustaveli