"Shock Me" Kiss hard rock talde amerikarrak beraien 1977ko Love Gun albumean argitaratutako abestia da. Ace Frehley gitarjole nagusiak idatzi zuen, eta lehen aldiz abestu zuen. Abestia Kissen Rock & Roll Over Tour biran zehar gertatutako gertakari batean inspiratua zegoen, Frehley ia elektrokutatu zenean. Abesti honek Guitar World aldizkariak "100 Greatest Guitar Solos" (100 Gitar Solo Onenak) zerrendako 50. postua lortu zuen.

Shock Me
Kissen musika-lana
Egilea(k)Kiss
Argitaratze-data1977
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoahard rock
DiskoetxeaCasablanca Records
Deskribapena
Honen parte daLove Gun
Ekoizpena
EkoizleaEddie Kramer (en) Itzuli
[[Kategoria:Eddie Kramer (en) Itzuli ekoitzitako lanak]]
HitzakAce Frehley (en) Itzuli

Discogs: 292012 Edit the value on Wikidata
Shock Me
Kiss(r)en abestia Love Gun albumetik
Argitalpena1977ko ekainaren 30a
Grabazioa1977ko maiatza
Musika motaHard rock
Iraupena3:47
DiskoetxeaCasablanca Records
IdazleaAce Frehley
EkoizleaEddie Kramer
Love Gun abesti zerrenda
"Got Love for Sale"
(3)
"Shock Me"
(4)
"Tomorrow and Tonight"
(5)

Ingurua aldatu

1976ko abenduaren 12an, Kissek kontzertu bat eman zuen Lakeland Civic Centeren, Lakeland, Floridan. Hasierako abestian, Frehleyk eskaileren baranda bat ikutu zuen, lurrean sartua zegoena. Orduan, deskarga zela eta lurrera jauzi zen, eta kontzertua 30 minutu atzeratu zuten. Kontzertua bukatu egin zuten, baina kontzertu osoan zehar eskuan sentsibilitatea galdu zuela esan zuen.[1]

Frehleyk taldeari "Shock Me" aurkeztu zionean guztiz bukatua zegoen. Gene Simmonsen esanetan, beste taldekideek ez zuten lagundu abestiaren arregloetan. Frehleyk lehenago abesti gehiago idatzi zituen arren, abesten zuen lehen aldia izan zen. Abestia, orduan, Frehleyren "abesti bereizgarria" bihurtu zen. Frehley ez zegoen oso ziur bere abesteko moduarekin, eta ahotsak lurrean itzunduta zegoela grabatu zituen.[2]

Zuzeneko historia aldatu

"Shock Me" Kissen zuzeneko setlistean sartu zuten Love Gun Tour biratik hasita. Frehleyren gitarra soloa, ordurarte "She" eta "Cold Gin" abestietan jo izan zuena, abestiarekin jo zuen. 1977–78 urteetako Alive II Tour biraren ostean kontzertuetan jotzen utzi zuten. Kissek ez zuen abestia berriro jo Frehley 1996–97ko Alive/Worldwide Tour biran taldearekin berriro batu zen arte. Taldearen setlistean jarraitu zuen Psycho Circus Tour biran zehar, nahiz eta Frehleyren gitarra soloa "Into the Void" abestiarekin egiten zuen.[1] Tommy Thayerek "Shock Me" lehen aldiz abestu zuen 2008ko martxoaren 16an Melbourneko F1 Zirkuitoan.

Agerpenak aldatu

Kiss aldatu

Bertsioak aldatu

Langileak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Gooch, Curt and Jeff Suhs. KISS Alive Forever: The Complete Touring History, Billboard Books, 2002. ISBN 0-8230-8322-5
  2. Gill, Julian. The KISS Album Focus, Volume 1 (3rd Edition). Xlibris Corporation, 2005. ISBN 1-4134-8547-2

Kanpo estekak aldatu