Shivaismoa Shiva jainko gorentzat hartzen duen hinduismoaren adarra da.

Vishnuismoarekin batera, hinduismoaren bi adar nagusietariko bat da.

Eskola ortodoxoetan gurtza berezia diote Shivari, baina halakoetan ez da Brahma edo Vishnu baino maila apalagoetan agertzen. Shivaismo heterodoxoaren zenbait eskolak, alabaina, Shiva beste guztien gainetik jartzen dute, hau da, halako monoteismo batera jotzen dute.

Indiako hegoaldean, Kaxmirren eta Bengalan bereziki hedatua da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu