Shish taouk Tavuk şiş, Şiş tavuk edo Taouk shish (arabieraz: شيش طاووق‎ : Israelera, Xγx, Xebwq; azerbaijaneraz: Toyuq kababı) turkiar plater tradizionala da (“txitxi-burruntzia”), eta Siria, Palestina, Libano, Egipto, Israel, Irak eta Jordaniako sukaldeetan ere aurki daiteke. Persiako sukaldaritzan antzeko plater bat da kabab jujeh tradizionala. Plater hau oso ezaguna da Israelen, hango arau dietetikoen ondorioz; shipudei pargiyot ('udaberriko oilasko brotxetan’ (hebreeraz: שיפודי פרגיות‎).[1]

Shish taouk
Kebab eta oilaskodun plater
Osagaiakoilasko-haragia
Historia
JatorriaTurkia

Plater honetan oilasko-kuboak marinatu, brotxetan pintxatu eta parrilan egiten dira. Ongarririk ohikoenak jogurta, limoi-zukua edo tomate-saltsa izaten dira, baina badira aldaera asko. Shish taouk-a touma-rekin (“baratxuri-pasta”) jan ohi da.

Etimologia aldatu

Turkiera zaharretik dator, eta euskaraz ‘brotxeta’ edo txitxi-burduntzi esan nahi du; eta tavuk (TAH-Wuk ahoskatua) ‘oilasko’ hitzaren aldaera bat da, turkiera zaharrean ere.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shish taouk  
  1. «Institute for Middle East Understanding (IMEU)» web.archive.org 2023-04-01 (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu