Shiretoko Parke Nazionala

Shiretoko Parke Nazionala1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Shiretokoko bost aintzirak

Mota Naturala
Irizpideak ix, x
Erreferentzia 1193
Kokalekua  Japonia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 44°06′00″N 145°11′00″E / 44.10000°N 145.18333°E / 44.10000; 145.18333
Izen ematea 2005 (XXIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Shiretoko Parke Nazionala Hokkaido uhartean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko eremu bakarra da. Aldi berean Hokkaido sei Parke Nazionalen arteko bat da.

Kokapena, Hokkaido uhartearen ekialdeko muturrean.

Etimologia aldatu

Ainuerazko Sir Etok hitzetatik dator, "Lurraren amaiera" esan nahi du.

Deskribapena aldatu

Geografia aldatu

Uhartearen ipar-ekialdearen muturrean dagoen Shiretoko penintsula hartzen du bere baitan. Japoniako tokirik isolatuenetako bat da eta oinez edo txalupaz baino ezin da bertan sartu. Herritxo batzuk badaude, Utoro eta Rausu besteak beste. Mendirik garaiena Rausu mendia da 1.660 metrotako altuerarekin.

Bost aintzira ere baditu eta oso ezaguna da Kamuiwakka ur-jauzia ere.

Fauna eta Flora aldatu

Japoniako hartz arrearen populazioa handiena bertan dago. Itsasoan zetazeoak izaten dira, 13-14 espezie, ezagunena orka. Kostaldean ugariak dira fokak ere.

Baso hostoerorkor epela eta koniferak nahasten dira paisaian. Zuhaitz ohikoenak Sahalin izeia, Ermanen urkia eta Mongoliako haritza dira. Siberiako pinu nanoak ere ikusten dira mila metrotatik gora.

Izendapenak aldatu

1964an Parke Nazionala izendatu zuten. 386'33 km²-ko azalera dauka. 2005ean berriz Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk ekialdean dauden baina Errusiari dagozkion Kuril uhartearekin batera. Mugaz haraindiko eremua izanik Gizateriaren Bake Ondare Parkea izena ezarri dio.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu