Seynabou Male Cisse

Senegaldar ekintzailea

Seynabou Male Cisse (Gandiaye, Kaolack, 1952) senegaldar irakaslea eta ekintzailea da. Ignacio Ellakuria saria jaso zuen 2023an, bakearen eta emakumeen eskubideen alde egindako lanagatik.[1]

Seynabou Male Cisse

Bizitza
JaiotzaGandiaye (en) Itzuli, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Senegal
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta ekintzailea

Bizitza

aldatu

Seynabou Male Cisse 1952an jaio zen Gandiayen, Senegalgo Kaolack eskualdean. Geografiako lizentzia eta masterra lortu ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan zen 25 urtez Ziguinchor hirian.[2] Gaztetatik ibili zen gizarte mugimenduetan, eta baita berdintasunaren aldeko borrokan eta emakumeen ahalduntzearen alde lanean ere. Izan ere, emakumeen eskubideen eta bakearen aldeko ekintzailea da Casamance eskualdean.[1]

Casamanceko gatazka 1982an hasi zen, Indar Demokratikoen Mugimenduaren (MFDC) eta estatuaren artean. Liskar horrek emakumeak kolpatu ditu bereziki; horregatik egiten du lan Male Cissek bertan. 2010ean, Plateforme des Femmes pour la Paix en Casamance (PFPC) koalizioaren sustatzailea izan zen: gizarte zibileko 210 tokiko erakunde eta eskualdean bakearen eta justiziaren alde lan egiten duten 40.000 emakume baino gehiago bildu zituzten.[1]

2013an, Women´s World Summit Foundation (WWSF) erakundearen Women´s Creativity in Rural Life saria jaso zuen.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Seynabou Male Cisse ekintzaile senegaldarrak jasoko du Ignacio Ellakuria saria. Berria, 2023ko urriak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  2. a b Seynabou Male Cisse ekintzaile senegaldarrak jasoko du Ignacio Ellakuria saria. Irekia, 2023ko urriak 13, CC BY 3.0, irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).

Kanpo estekak

aldatu