Sexu heldutasuna edo heldutasun sexuala organismo bat ugaltzeko gai den garaia edo adina da. Batzuetan heldutasunaren sinonimotzat jotzen da, baina hau zentzu sexualaz gain zentzu kultural, intelektual eta abar ere baditu. Gizakietan, heldutasun sexualak nerabezaro du izena.

Organismo zelulanitz gehienak ez dira erditze eta berehala ugaltzeko gai, eta espeziearen arabera, egunak, asteak eta, batzutan urteak ere behar dituzte helburu hori lortzeko. Gainera, badaude prozedura hau luzatu edo laburtu dezaketen baldintzak, kanpotarrak (ad. lehorte bat) edo barrualdekoak (ad. gorputzaren gantz-portzentajea) direlarik.

Sexu heldutasuna ugaltze-aparatuaren heltzeak eta gametoen ekoizpenak sortzen dute. Aldaketa fisikoak sortzen ditu: organismoaren tamaina aldaketa, karaktere sexual sekundarioen sorrera... sexu dimorfismo areagotzen dutenak. Adibidez, gizakien ume guztiek nerabezaro baino lehen bular laua dute baina nerabezaroaren ondoren emeek garatzen dute eta arrek ez.

Aurkako zentsuan, badaude ugaltzeko gai diren organismo heldugabeak. Prozesu honek progenesi du izena.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu