Sev Berd edo Gotorleku Beltza (armenieraz: Լոռե բերդ) Armeniako Xirak probintziako Giumrin Errusiako Armada Inperialak utzitako eraikina da. Turkiako mugatik zortzi kilometrotara dago, eraikuntzaren zergatia 1828-1829an egin zen Errusiar-Turkiar Gerra izan zen. Gaur egun Armeniako Kultura Ondarea da.

Sev Berd
Սև բերդ
Kokapena
Estatu burujabe Armenia
Armeniako probintziaXirak
City or town in ArmeniaGiumri
Koordenatuak40°47′N 43°50′E / 40.78°N 43.83°E / 40.78; 43.83
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1834
Ondarea

Historia aldatu

Giumri herria, Turkiatik gertu, Gulistango Itunaren ondoren Errusiar Inperioaren parte bihurtu zen. Hiriari izena aldatu zitzaion, Alexandropol izendatuz, 1837an, Nikolas I.a Errusiakoa tsarraren bisita ondoren, haren emaztea zen Alexandra Feodorovnaren omenez.[1]

Gotorlekua muino baten gainean eraiki zen. Lehenengo harria 1834an jarri zitzaion eta osatzeko hamar urte behar izan ziren. 360°ko egitura zirkularra du. Izena altxatzeko erabili zen materialetikdatorkio, harri beltza baitzen. Krimeako Gerra ondoren, Errusia garaitua izan zen. Ondorioz, gotorlekuak indartu ziren eta Sev Berd berritu egin zen, lehen mailan jartzen.

Sev Berdek inoiz ez zuen setiorik pairatu. Hala ere, turkiarren aurkako borroketan garrantzi estrategikoa izan zuen beti, batez ere 1878tik aurrera.

1828-1829an egin zen Errusiar-Turkiar Gerra ondoren, bere kategoria berriro ere bigarren mailakoa izan zen. Gerra horretan Errusiak Kars-eko eta Batumiko oblastak eskuratu zituen.

2012an Balasanyan familia gotorlekua erosi zuen. Jabe berriaren asmoa, Misak Balasanyan, Sev Berd turismo atrakzioa bihurtzea da.[2] Inguruan indusketa arkeologikoak egiten ari dira.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu