Sesil (latinetik sessilis, esertzeko egokia) edo txortengabeak, botanikan, hostoak edo igaliak adarrera lotzen diren kirten modukorik ez daukaten landareak dira. Hosto bat txortengabea da, zurtoinarekin loturarik ez badu, hosto-txorten bidez, lorearen kasuan, txortenik ez badu, eta antera sesila da harizpirik ez badu edo hura oso laburra baldin bada.

Hosto txortengabea, non hosto-xafla zuzenean zurtoinean ezartzen den.

Sesil hitza zoologian ere erabiltzen da, bere substratuari itsatsia hazten den izaki bizidun bati erreferentzia egiteko, eta bere substratutik banatzen eta higitzen ez dena. Bentoseko izaki asko sesilak dira. Adibide bezala, belakiak, koralak, ostra eta muskuiluak bezalako soinbera kuskubikoak (baina ez txirlak), briozooak, edo brakiopodoak. Oskoldunen artean, zirripedoen ordenakoak, lanpernak eta itsas ezkurrak eta halakoak sesilak dira.

Koralak eta tridaknak (kuskubiko erraldoiak), animalia sesilen adibide dira

Kanpo-estekak aldatu