Sans-serif letrak
Serif letrak
Serif letrak
(serifak gorriz)

Tipografian, serif deitzen zaie letra eta ikurren ertzak apaintzen dituzten xehetasunei. Nazioarteko terminoa da eta euskaraz letra-tipo zorrotza ere esaten zaio. Baldintza horiek betetzen dituzten letra-tipoak serif motakoak direla esaten da, eta betetzen ez dituztenak sans-serif, alegia, serif gabeak. Bestalde, eskuz egindako letren itxura daukaten beste letra-tipo batzuk daude,baita apaingarri artistikoak dauzkatenak ere.

Letrak harrian zein zurean zizelkatzean karakterearen bukaerak markatzea da, antza denez, letra-tipo horren jatorria.

Eskuarki dokumentuaren testu-gorputzean eta tamaina txikiko letretako testuetan erabiltzen da; izan ere, serif letra sans-serifa baino argiagoa omen da, irakurtzeko errazagoa. Sans-serif motakoak titulu, izenburu eta testu informalerako erabiltzen ohi dira.


Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.