Serie motorra

Korronte zuzeneko motor elektriko mota. Estatoreko haril induzitzaileak errotoreko harilekin seriean konektatuta daude, hari sendo eta labur baten bidez.

Serie motorra edo serie kitzikapen motorra, korronte zuzeneko motor elektrikoa da, non haril induzitzaileak eta haril induzituak seriean konektatuta daude elkarren artean, hau da, bietatik intentsitate berak zirkulatzen du.

Serie motor elektrikoa.

Motor honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

  1. Hutsean dabilenean, enbalatu egiten da, korronte zuzeneko motorren abiadura handitu egiten delako induktoreko fluxua gutxitzean, eta motor mota honetan fluxua gutxitzen da abiadura handitzean, induktoreko eta induzituko intentsitatea berdina delako.
  2. Potentzia ia konstantea da edozein abiadura erregimenetan.
  3. Tentsioaren aldaketak gutxi eragiten diote, tentsioaren igoerak korrontearen igoera eragiten duelako, eta serie motorrean, honek fluxuaren igotzea eragiten du, xurgatutako intentsitatea egonkortuz.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu