Sergio González Zarate

idazle espainiarra

Sergio González Zarate (gaztelaniaz: Sergio González de Zárate) , ezagunago Gio Zararri izengoitiaz (Gasteiz, 1978), ingeniari informatikoa ikasketaz, autolaguntza liburuen egile ezaguna da. Bere lanen jatorria bera bere buruan bizi izandako arazoetaz aurkitu behar da. Coach gisa aurkeztua, batez ere hersturaz idazten du. Beste hedabide askoren artean Cuerpomente aldizkari espainiarrean idazten du. Bere pentsamenduaren funtsa arazo horiei botikak erabili gabe aurre egitea da.

Sergio González Zarate

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Gio Zararri

Obra aldatu

Zalantzarik gabe ezagunena El fin de la ansiedad: el mensaje que cambiará tu vida izan zen, benetako best-seller bihurtuta.

  • 2016: El fin de la ansiedad: el mensaje que cambiará tu vida. Bartzelona: Vergara. 208 or.[1]
  • 2018: Yo después de ti: cómo mejorar tu vida tras una ruptura. Independently published. 203 or.
  • 2019: El arte de cuidarte: Descubre las herramientas de la felicidad. Bartzelona: Vergara, 296 or.
  • 2019: Supera tus fobias. Independently published, 152 or.
  • 2020: Respuestas a tu ansiedad: Todo lo que necesitas para superar la ansiedad y el miedo. Bartzelona: Vergara, 224 or.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu