Hizkuntzalaritzan eta etnologian, semita[1] (hebreeraz: שם‎, "izen"; arabieraz: ساميّ‎) Asiako mendebaldeko herri multzoa eta haien ondorengoa da. Izena Semengandik, Noeren semearengandik, jaso dute, haren ondorengotzat jotzen baitira semitak. Egungo Arabiako iparraldetik abiatu ziren herri semitak, olde berezietan, Asiako hego-mendebalderantz, Afrikako ipar-ekialderantz eta Afrikako ekialderantz. K.a. 5000. urtean kokatu ziren akadiarrak Mesopotamian; K.a. 3000. urtean heldu ziren amortarrak Mesopotamiara eta Babilonia sortu zuten; K.a. 2000. urtean sortu zituzten aramearrek beren erreinuak Sirian eta Eufrates ibaiaren goi arroan; K.a. 2000. urtean abiatu ziren hebrearrak Mesopotamiatik Kanaan aldera; K.a. XV. mendean heldu ziren feniziarrak Kanaango iparraldeko kostaldera; K. o. III-IV. mendeetan jo zuten abisiniarrek Etiopia aldera eta bertako herri beltzekin nahasi ziren, eta K. o. VII. mendean hasi ziren arabiarrak Asiako mendebalderantz, hegorantz eta ekialderantz zabaltzen.

Hizkuntza semitikoen hedapena

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu