Semenkara Nebnun, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1739 edo K.a. 1738 inguruan gobernatu zuena, Krauss eta Frankeren arabera.

Semenkara

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVIII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. XVIII. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Bere izena, Semenkara, Turineko Errege Kanoneko txatal batean idatzia dago, VI,11 erregistroan, 22 eguneko erregealdia izan zuela adieraziz.

Bere tronu izenak, Semenkara, "Raren ka sendotzen duena" esan nahi du. Ryholten arabera, urte bete eta 2 arteko erregealdia izan zuen.

Deltako bere bizilagunak ziren hiksoen mende zegoen dinastia ahul batetakoa, bere erregealdian zehar, Itsaso Gorrira espedizioak egin ziren, eta Siria eta Palestinarekin merkatal harremanak izan ziren.

Bere garaiko testigutzak aldatu

Faraoi honi buruz, bere garaiko objektu bakarra ezagutzen da: 1984an, Gebel Zeiten aurkitu zen faienzazko hilarri bat, non bere jaiotza izena den Nebnun aurki daitekeen, eta gobernari honek, Ekialdeko Mendietako galena meatzeetan lan egitea agindu zuela adierazten da. Hilarri honek, faraoia, alde batean Ptah jainkoaren aurrean, eta, bestean, Horusen aurrean erakusten du.


Aurrekoa
Amenemhat VI.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Sehetepibra