Seleuzia Tigrisekoa[1], Seleuko I.a Nikatorrek Babiloniaren ipar-ekialdean sortutako antzinako kolonia helenistiko bat izan zen, bere erresumaren hiriburu bezala: (antzinako grezieraz: Σέλεύχεια).

Seleuzia Tigrisekoa
Datu orokorrak
Motagiza kokaleku, arkeologia-aztarnategi, hiriburu eta antzinako hiri
Azalera5,6 km²
Geografia
Map
Koordenatuak33°08′14″N 44°31′02″E / 33.13722°N 44.51722°E / 33.13722; 44.51722
Honen parte daSeleucia-Ctesiphon (en) Itzuli
Satrapy of the Sasanian EmpireAsuristan
Ur-gorputzaTigris
Artikulu hau seleukotarren hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Seleuzia».

Gaur egungo Iraken dago, Tigris ibaiaren mendebaldeko ibarrean, Opis hiriaren parean, ondoren Ktesifon bezala berrizendatua izan zena.

Babiloniaren material eta biztanleriatik jaio zen Seleukotar Inperio berriaren hiriburua izateko, baina laster galduko zuen paper hau Antiokiaren mesedetan.

Seleuzia Tigrisekoa, mundu helenistikoko hiri nagusienetako bat izan zen, baita merkatalgune garrantzitsu bat ere, K.a. III. mendea eta K.a. II. mende]an, Egipton Alexandriak zuenarekin alderagarria.

K.a. 141ean partiarrek hiria konkistatu zuten. Bere galerak, Seleukotar Inperioaren amaiera esan nahi du Mesopotamiari dagokionez, eta inperioa Siriarantz atzeratzen da.

117an, Trajano erromatar enperadoreak su eman zion. Hadrianok, hurrengo urtean, uko egin zion, enperadoreak, Mesopotamia, Erromak defendatu ezinezko lurralde bat zela uste baitzuen. Orduan, partiar erara berreraikia izan zen, baina, azkenik, erromatar armadak suntsitu zuen 164an.

Asdaxir I.a Persiakoak, ondoren, hiria berreraiki zuen, Veh-Ardashir bezala izendatuz. Gaur egun, Irakeko hiriburu den Bagdadetik 30 kilometrotara dagoen aldiri bat da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu