Seisyllwg Galesen Erdi Aroan egon zen erresuma txikia izan zen. Ez dago argi noiz sortu zen erresuma independiente gisa, baina hainbat iturriren arabera Ceredigioneko Erresuma eta Ystrad Tywiren batuketatik sortu zen. Gaur egungo Ceredigioneko konterria, Carmarthenshireko zatiak eta Gower penintsularen zati bat hartzen zuen. Seisyllen izena darama, VII. mendetik VIII. mendera agintean egon zen Ceridigioneko erregea, baina ez dago argi bera bertako errege izan zen edo ez. X. mendean Hywel Ddaren boteregunea izan zen. 920an Dyfedeko Erresumarekin batu zen Deheubarth erresuma osatzeko.

Seisyllwg
Teyrnas Seisyllwg
680 – 920
Monarkia
Ceredig etxeko bandera

Ceredig etxeko armarria

Geografia
HiriburuaEzezaguna
Kultura
Hizkuntza(k)Galesa
Historia
Sorrera680
Disoluzioa920
Aurrekoa
Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Ondorengoa
Deheubarth

Kanpo estekak aldatu