Sei Nazioen Txapelketa

Sei Nazioen Torneoa» orritik birbideratua)

Sei Nazioen Txapelketa Europako errugbi txapelketarik ezagunena da. Urtero jokatzen da otsaila eta martxoan, eta Ipar Hemisferioko talde nazionalik onenek hartzen dute parte.

Sei Nazioen Txapelketa
Six Nations Championship
KirolaErrugbia
Sorrera urtea1883
PartehartzaileakEskozia
Frantzia
Gales
Ingalaterra
Irlanda
Italia
Aurtengoa 2024ko txapelketa
Palmaresa
Ingalaterra Ingalaterra29 Txapelketa
Gales Gales28 Txapelketa
Frantzia Frantzia18 Txapelketa
Irlanda Irlanda16 Txapelketa
Eskozia Eskozia15 Txapelketa
Italia Italia0 Txapelketa
Beste sari batzuk
Slam Nagusia
Koroa Hirukoitza
Kalkuta Kopa
Zurezko koilara
Webgunea
Sei Nazioen Txapelketako webgunea

1883 urtean izan zuen lehen ekitaldia. 1940tik 1999 arte, Bost Nazioen Txapelketa izena izan zuen,[1] Britainiar uharteetako lau taldeez gain, Frantziak ere parte hartzen baitzuen. 2000 urtean Italia gehitu zitzaien eta geroztik sei naziok jokatzen dute txapelketa: Ingalaterrak, Eskoziak, Irlandak, Galesek, Frantziak eta Italiak[2]. Irlandako selekzioan Ipar eta Hegoaldeko jokalariek batera jokatzen dute, horregatik, taldearen ikurra lau probintzia bateratuen bandera da.

Gizonezkoen Sei Nazioen Txapelketaz gain, emakumezkoen eta gazteen (20 urtez azpitik) txapelketak ere daude, geroago sortu zirenak. Emakumezkoen artean Espainiak jokatu zituen lehen ekitaldiak baina 2007tik aurrera Italiak haren tokia hartu zuen.

Formatua aldatu

 
Lehiatzen diren sei herrialdeen kokapena

Txapelketa urtero jokatzen da eta talde bakoitzak behin bakarrik jokatzen du gainontzekoen aurka. Garai batean garaipen bakoitzeko bi puntu eskuratzen ziren, berdinketa bakoitzeko puntu bat eta porrot bakoitzeko bat ere ez. 2017tik aurrera ordea hobari edo plusak gehitzen zaizkienez, puntuaketa sistema erabat aldatu da: 4 puntu garaipen bakoitzeko, 2 berdinketa bakoitzeko, 4 edo entsegu gehiago lortuz gero hobari puntu 1 (erasoko bonusa) eta 7 puntuz edo gutxiagoz galdu ezkero beste puntu 1 (defentsako bonusa).

Partida guztietan garaipena lortuz gero Slam nagusia saria jasotzen da. Bi urtetan etxeko eta kanpoko partida guztiak jokatuz (bi urte behar dira, etxeko eta kanpoko partidak urte batetik bestera txandakatuz baitoaz) Slam Nagusia bi aldiz jarraian lortzea bost alditan bakarrik gertatu da: Galesek 1908+1909 urteetan, Ingalaterrak 1913+1914, 1923+1924 eta 1991+1992an eta Frantziak 1997+1998an[3]. Ingalaterra da denera Slam Nagusi gehien irabazi dituen taldea.

Historian zehar sarritan puntu berdinekin amaitu izan zuten taldeek eta txapelketa elkarbanatu egiten zuten, bientzat izaten zen garaipena beraz. 1973an bost parte hartzaileen berdinduta amaitu zuten eta bostak izan ziren garaile. 1994tik aurrera berdinketa hausteko partidetan lorturiko puntuen kopurua hartu izan da kontutan, eta berdinketak jarraitzekotan egoera horretan zeuden taldeen arteko partiden emaitzak hartu dira kontutan.[4]. Ez da beste irizpideren beharrik izan orain artean.

Historia aldatu

Sei Nazioen Txapelketak Bost Nazioen Txapelketaren oinordekoa da, hau halaber Home Nations-en (Lau herrialdeen arteko txapelketa) ondorengoa izan zen.[5] 1996tik aurrera, Txapelketak ofizialki (ordura arte izenez bakarrik) Europako Errugbi Txapeldunaren titulua ematen hasi zen[6][7].

 
1880. hamarkadako Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partida baten marrazkia.

Home Nations aldatu

1883an izan zuen lehen ekitaldia. 1882ko abenduaren 16an hasi zen Gales eta Ingalaterraren arteko partidarekin. Ingelesak 0-2 nagusitu ziren[8] (entseguaren ondorengo konbertsio kopurua hartzen zen kontutan). Lehenengo txapelketa hura 1883ko martxoan bukatu zen eta Ingalaterrak 3 partida irabazi zituen Eskoziak bi eta Irlanda eta Galesek bat ere ez. Koroa Hirukoitza ere ingelesek eskuratu zuten talde guztiei irabazi ondoren. 1883an jarri zen jokoan lehen aldiz Kalkuta Kopa, Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partidaren irabazlearentzako saria. 1884ko ekitaldian ere ingelesak nagusi izan ziren. 1885eko ekitaldia abiatu zen baina aurreko urtean Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partidan istiluak izan zirenez talde biek elkarren kontra jokatzeari uko egin zioten eta ez zen txapelketa amaitu.

1888an Ingalaterrak ez zuen Nazioarteko Errugbi Elkartean sartu nahi izan eta bi urtez txapelketatik kanporatua izan zen. 1890 urtean itzuli zen eta Eskoziarekin elkarbanatu zuen garaipena. 1897 eta 1988an ere ezin izan zen txapelketa amaitu.

Hasierako hamarkada hauetan Eskozia izan zen nagusi eta 11 garaipen lortu zituen. Galesek zortzi lortu zituen eta Irlandak eta Ingalaterrak bosna.

1908ko ekitaldian Slam Nagusia saria ematen hasi ziren partida guztiak irabazten zituenari. Lehenengo bi ekitaldiak Galesek irabazi zituen.

Bost Nazioak aldatu

1910 ekitaldian Frantzia sartu zen txapelketan. Ingalaterra izan zen hurrengo bi hamarkadetan nagusi. 1915 eta 1919 artean ez zen txapelketarik jokatu Lehen Mundu Gerraren erruz baina 1920an berriz ekin zioten lehiari. 1931 urteko ekitaldia amaitzerakoan Frantziari jokalari profesionala izatea egotzi zioten eta txapelketatik kanporatua izan zen[8][9]. Zortzi ekitalditan berriz ere lau herrialde britainiarrak izan ziren lehian. 1940 eta 1946 artean bigarren etenaldia izan zen, oraingoan Bigarren Mundu Gerra zela eta.

 
Frantzia eta Galesen arteko partida.

1947an berrekin zioten txapelketari, berriz ere Frantzia barruan zela. Hurrengo urteetan Irlanda eta Gales nagusitu ziren. 1954an iritsi zen Frantziarren lehen garaipena, Ingalaterra eta Galesekin elkarbanatua izan bazen ere. 1960, 1970 eta 1980 hamarkadetan frantsesek eta galestarrek lortu zituzten garaipen gehienak[9], 1990 hamarkadan ordea ingelesen pizkundea etorri zen.

Ipar Irlandako gatazkak bete betean jo zuen txapelketa. 1972ko Derryko Sarraskiaren ondoren Dublinen jokatu beharreko errugbi partida aurreko taldeen aurkezpenetan God Save the Queen ereserkia jotzeari uko egitea erabaki zen[10], neurri hau mende laurden batez egon zen indarrean. Ingelesak haserretu ez zitezen Frantziak Dublinen jokatu behar zituen partiden aurretik Marseillesa ereserkia ere ez jotzea erabaki zen. Era berean Irlandarren ereserkia ere kanpoko partidetan ez jotzea erabaki zen. 1973. urtea bitxia izan zen, bost taldeek elkarbanatu baitzuten garaipena, bakoitzak bi partida irabazi eta hiru galduta.

1989an Kalkuta Koparen antzeko bi txapelketa abiatu ziren, Millennium Trophy Ingalaterra eta Irlandaren artean eta Centenary Quaich Irlanda eta Eskoziaren artean. 1990an Edinburghen Kalkuta Kopa jokatu zenean Ingalaterra zen faborito argia baina eskoziarrek O Flower of Scotland ereserkia abestu zuten partidaren hasieran eta garaipena lortu zuten. Hori gutxi balitz urte hartako txapelketako partida guztiak irabazi zituen. Ordutik aurrera selekzioak jokatzen dituen partida guztien hasieratan abesten dute[11].

1996 urtetik aurrera ofizialki Europako Errugbi Txapelketa izena hartu zuen eta beraz garaile bakarra behar zuen txapelketak. Partidetan lorturiko puntuak eta jasotakoak hasi ziren kontuan hartzen.

Sei Nazioak aldatu

 
Irlanda 2009an txapeldun.

Azken aldaketa nabarmena 2000 ekitaldian izan zen, Italia sartu baitzen txapelketan[12]. Sorpresa handia eman zuen gainera, estraineko partidan aurreko ekitaldiko txapelduna zen Eskozia 34-20 emaitzaz garaitu baitzuen Erroman. Galtzailearen zurezko koilara jasotzea egokitu zitzaion ordea.

Bi sari berri jarri ziren abian, Giuseppe Garibaldi Trophy Frantzia eta Italiaren atean eta Eurostar Trophy Frantzia eta Ingalaterraren artean. 2000 hamarkadan Frantziak 5 garaipen lortu zituen. Hurrengo urteetan Irlanda, Gales eta Ingalaterrak lortu dituzte garaipenak.

2020ko ekitaldian COVID-19 pandemiak txapelketa eten zuen laugarren jardunaldia eta martxoan jokatu beharreko partidak urrian jokatu ziren[13]. 2021. urteko partidak ikuslerik gabe jokatu ziren eta emakumezkoen eta 20 urtez azpikoen partidak garaiz kanpo jokatuko ziren.

Sei Nazio edo Herrialde partehartzaileak aldatu


     
 
 
 
  Eskozia
     
 
 
 
  Frantzia
     
 
 
 
  Gales
     
 
 
 
  Ingalaterra
     
 
 
 
  Irlanda
     
 
 
 
  Italia

Sariak aldatu

 
Sei Nazioen Txapelketako garaikurra (ezkerrean) eta Koroa Hirukoitzarena (eskuman), Irlandak 2009an irabazi zituenak.
  • Sari nagusiak:
    • Slam Nagusia: Txapelketako partida guztiak irabazten dituenak jasotzen duen garaikurra. 1908an eman zen sari hau lehen aldiz.
    • Erabateko Garaipena edo Garaipen Soila: Slam Nagusia lortu gabe txapelketa irabazten duen taldeak jasotzen du. Garai batean garaipenetan berdinduta zeuden talde guztiak kontsideratzen ziren txapeldun baina 1990tik aurrera berdinketak ekiditeko kontutan hartzen hasi zen alde eta aurkako puntuazioa. Gaur egun partida bakoitzean eraso eta defentsa bonusak jasotzen dira eta hauek ere berdinketak hausteko erabiltzen dira.
    • Koroa Hirukoitza: Home Nations (Britainiar Uharteetako lau taldeak) artean partida guztiak irabazi dituen taldeak jasotzen du.
  • Talde biren arteko sariak:
    • Kalkuta Kopa: Eskozia eta Ingalaterraren arteko garaileari ematen zaio, 1879tik, Sei Nazioen Txapelketa baino zaharragoa da, beraz[14].
    • Millennium Trophy: Ingalaterra eta Irlandaren arteko garaileari ematen zaio. Dublin hiriaren sorreraren milurtekoa ospatzeko sortu zen eta 1988tik aurrera eskaintzen da[15].
    • Centenary Quaich: Irlanda eta Eskoziaren arteko garaileari ematen zaio. Quaicha zeltiar edalontzi mota bat da[16][17][18].
    • Giuseppe Garibaldi Trophy: Frantzia eta Italiaren arteko garaileari ematen zaio, 2007tik, Giusseppe Garibaldiren omenez, Nizan jaio baitzen, savoiar lurraldea zenean (egun, frantses hiria da).
    • Eurostar Trophy edo Le Crunch: Ingalaterra eta Frantziaren arteko norgehiagoketako garaileari ematen zaio. Ez da ordea garaikurrik banatzen eta jarraipen handirik ere ez du izan.
    • Auld Alliance Trophy: Eskozia eta Frantziaren arteko garaileak eskuratzen du. 2018an izan zuen lehen ekitaldia.
    • Doddie Weir Cup: Gales eta Eskoziaren arteko garaileak eskuratzen du. 2018an izan zuen lehen ekitaldia.
    • Cuttitta Cup: Eskozia eta Italiaren arteko garaileak eskuratzen du. 2022an izan zuen lehen ekitaldia.
  • Galtzailearen saria:
    • Zurezko koilara: 1999 artean partida guztiak galtzen zituen taldeari ematen zitzaion sari birtuala (ez da garaikurrik ematen) zen, 2000tik aurrera azken postuan geratu den taldeari ematen zaio.

Errugbi estadioak aldatu

Twickenham Stadium Stade de France Millennium Stadium
     
82.000 ikusle[19] 80.000 ikusle[20] 74.500 ikusle[21]
  Londres   Saint-Denis   Cardiff
Irekiera: 1909 Irekiera: 1998 Irekiera: 1999
Stadio Olimpico Murrayfield Stadium Aviva Stadium
     
70.000 ikusle[22] 67.500 ikusle[23] 51.700 ikusle[24]
  Erroma   Edinburgh   Dublin
Irekiera: 1937 Irekiera: 1925 Irekiera: 2010

Txapelketak bere historian izan duen ikusle kopuru handiena 1975ko martxoaren 1ean izan zen Murrayfield Stadiumean, 104.000 ikuslerekin, Eskozia eta Gales arteko norgehiagoka batean.[25][26]

Emaitzak aldatu

   
Ingalaterra
 
Frantzia
 
Irlanda
 
Italia
 
Eskozia
 
Gales
Parte-hartzeak 128 95 130 25 130 130
Bakarkako garaipenak (garaipen partekatuak)
Home Nations 5 (4) 4 (3) 9 (2) 7 (3)
Bost Nazioak 17 (6) 12 (8) 6 (5) 5 (6) 15 (8)
Sei Nazioak 7 6 5 0 0 6
Denera 29 (10) 18 (8) 16 (8) 0 (0) 14 (8) 28 (11)
Slam Nagusiak
Home Nations 2[oh 1]
Bost Nazioak 11 6 1 3 6
Sei Nazioak 2 4 3 0 0 4
Denera 13 10 4 0 3 12
Koroa hirukoitzak
Home Nations 5 2 7 6
Bost Nazioak 16 4 3 11
Sei Nazioak 5 7 0 5
Denera 26 13 10 22
Zurezko koilarak
Home Nations 7 10 5 6
Bost Nazioak 10 12 15 15 10
Sei Nazioak 0 1 0 18 4 2
Denera 17 13 25 18 24 18


Home Nations (1883-1909) aldatu

Urtea Txapelduna(k) Slam nagusia Koroa hirukoitza Kalkuta Kopa Zurezko koilarea Oharrak
1883   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra -
1884   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Irlanda
1885 Ez zen txapelketa amaitu
1886   Ingalaterra
  Eskozia
- berdinketa   Irlanda
1887   Eskozia - berdinketa -
1888 ez zen amaitu - - - Ingalaterrak ez zuen parte hartu
1889 ez zen amaitu - -   Gales Ingalaterrak ez zuen parte hartu
1890   Ingalaterra
  Eskozia
-   Ingalaterra -
1891   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Irlanda
1892   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Gales
1893   Gales   Gales   Eskozia -
1894   Irlanda   Irlanda   Eskozia -
1895   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Irlanda
1896   Irlanda -   Eskozia -
1897 ez zen amaitu -   Ingalaterra -
1898 ez zen amaitu - berdinketa -
1899   Irlanda   Irlanda   Eskozia   Ingalaterra
1900   Gales   Gales berdinketa -
1901   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Ingalaterra
1902   Gales   Gales   Ingalaterra   Eskozia
1903   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Ingalaterra
1904   Eskozia -   Eskozia -
1905   Gales   Gales   Eskozia   Ingalaterra
1906   Gales
  Irlanda
-   Ingalaterra -
1907   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Ingalaterra
1908   Gales   Gales   Gales   Eskozia -
1909   Gales   Gales   Gales   Eskozia   Irlanda

Bost Nazioak (1910-1931): Frantzia onartua aldatu

Urtea Txapelduna(k) Slam nagusia Koroa hirukoitza Kalkuta Kopa Zurezko koilarea
1910   Ingalaterra - -   Ingalaterra   Frantzia
1911   Gales   Gales   Gales   Ingalaterra   Eskozia
1912   Irlanda
  Ingalaterra
- -   Eskozia   Frantzia
1913   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Frantzia
1914   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia
  Frantzia
1915
1919
Lehen Mundu Gerrarengatik ez zen jokatu txapelketa
1920   Eskozia
  Gales
  Ingalaterra
- -   Ingalaterra   Frantzia
1921   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra -
1922   Gales - -   Ingalaterra -
1923   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra -
1924   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra -
1925   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Frantzia
1926   Irlanda
  Eskozia
- -   Eskozia -
1927   Irlanda
  Eskozia
- -   Eskozia -
1928   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra -
1929   Eskozia - -   Eskozia   Frantzia
1930   Ingalaterra - - berdinketa -
1931   Gales - -   Eskozia -

Home Nations (1932-1939): Frantzia kaleratua aldatu

Urtea Txapelduna(k) Slam nagusia Koroa hirukoitza Kalkuta Kopa Zurezko koilarea
1932   Ingalaterra
  Irlanda
  Gales
- -   Ingalaterra -
1933   Eskozia -   Eskozia   Eskozia -
1934   Ingalaterra -   Ingalaterra   Ingalaterra -
1935   Irlanda - -   Eskozia -
1936   Gales - -   Ingalaterra -
1937   Ingalaterra -   Ingalaterra   Ingalaterra -
1938   Eskozia -   Eskozia   Eskozia -
1939   Ingalaterra
  Irlanda
  Gales
- -   Ingalaterra -

Bost Nazioak (1940-1999): Frantzia berriz onartua aldatu

Urtea Txapelduna(k) Slam nagusia Koroa hirukoitza Kalkuta Kopa Millennium Trophy Centenary Quaich Zurezko koilara
1940
1946
Bigarren Mundu Gerrarengatik ez zen jokatu txapelketa
1947   Ingalaterra
  Gales
- -   Ingalaterra   Eskozia
1948   Irlanda   Irlanda   Irlanda   Eskozia -
1949   Irlanda -   Irlanda   Ingalaterra -
1950   Gales   Gales   Gales   Eskozia -
1951   Irlanda - -   Ingalaterra -
1952   Gales   Gales   Gales   Ingalaterra   Eskozia
1953   Ingalaterra - -   Ingalaterra   Eskozia
1954   Ingalaterra
  Frantzia
  Gales
-   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia
1955   Frantzia
  Gales
- -   Ingalaterra -
1956   Gales - -   Ingalaterra -
1957   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Frantzia
1958   Ingalaterra - - berdinketa -
1959   Frantzia - - berdinketa -
1960   Ingalaterra
  Frantzia
-   Ingalaterra   Ingalaterra   Irlanda
1961   Frantzia - -   Ingalaterra -
1962   Frantzia - - berdinketa -
1963   Ingalaterra - -   Ingalaterra -
1964   Eskozia
  Gales
- -   Eskozia -
1965   Gales -   Gales berdinketa -
1966   Gales - -   Eskozia -
1967   Frantzia - -   Ingalaterra -
1968   Frantzia   Frantzia -   Ingalaterra   Eskozia
1969   Gales -   Gales   Ingalaterra -
1970   Frantzia
  Gales
- -   Eskozia -
1971   Gales   Gales   Gales   Eskozia -
1972 ez amaitua - -   Eskozia   Ingalaterra
1973   Ingalaterra
  Frantzia
  Irlanda
  Eskozia
  Gales
- -   Ingalaterra -
1974   Irlanda - -   Eskozia -
1975   Gales - -   Ingalaterra -
1976   Gales   Gales   Gales   Eskozia   Ingalaterra
1977   Frantzia   Frantzia   Gales   Ingalaterra   Irlanda
1978   Gales   Gales   Gales   Ingalaterra   Eskozia
1979   Gales -   Gales berdinketa -
1980   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia
1981   Frantzia   Frantzia -   Ingalaterra   Irlanda
1982   Irlanda -   Irlanda berdinketa -
1983   Frantzia
  Irlanda
- -   Eskozia -
1984   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Irlanda
1985   Irlanda -   Irlanda   Ingalaterra   Eskozia
1986   Frantzia
  Eskozia
- -   Eskozia   Irlanda
1987   Frantzia   Frantzia -   Ingalaterra -
1988   Frantzia
  Gales
-   Gales   Ingalaterra -
1989   Frantzia - - berdinketa   Ingalaterra   Eskozia -
1990   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Ingalaterra   Eskozia   Gales
1991   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia -
1992   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia   Irlanda
1993   Frantzia - -   Ingalaterra   Irlanda   Eskozia -
1994   Gales - -   Ingalaterra   Irlanda berdinketa   Eskozia
1995   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia   Gales
1996   Ingalaterra -   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia -
1997   Frantzia   Frantzia   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia -
1998   Frantzia   Frantzia   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia   Irlanda
1999   Eskozia - -   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia -

Sei Nazioak (2000- ): Italia sartu zen aldatu

Urtea Txapelduna Slam nagusia Koroa hirukoitza Kalkuta Kopa Millennium
Trophy
Centenary
Quaich
Eurostar
Trophy
Garibaldi Zurezko
koilara
2000
Gehiago
  Ingalaterra - -   Eskozia   Inglat.   Irlanda   Inglat.   Italia
2001
Gehiago
  Ingalaterra - -   Inglat.   Irlanda   Eskoz.   Inglat.   Italia
2002
Gehiago
  Frantzia   Frantzia   Ingalaterra   Inglat.   Inglat.   Irlanda   Frantz.   Italia
2003
Gehiago
  Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Inglat.   Inglat.   Irlanda   Inglat.   Gales
2004
Gehiago
  Frantzia   Frantzia   Irlanda   Inglat.   Irlanda   Irlanda   Frantz.   Eskozia
2005
Gehiago
  Gales   Gales   Gales   Inglat.   Irlanda   Irlanda   Frantz.   Italia
2006
Gehiago
  Frantzia -   Irlanda   Eskozia   Irlanda   Irlanda   Frantz.   Italia
2007
Gehiago
  Frantzia -   Irlanda   Inglat.   Irlanda   Irlanda   Inglat.   Frantz.   Eskozia
2008
Gehiago
  Gales   Gales   Gales   Eskozia   Inglat.   Irlanda   Inglat.   Frantz.   Italia
2009
Gehiago
  Irlanda   Irlanda   Irlanda   Inglat.   Irlanda   Irlanda   Inglat.   Frantz.   Italia
2010
Gehiago
  Frantzia   Frantzia - berdinketa   Irlanda   Eskoz.   Frantz.   Frantz.   Italia
2011
Gehiago
  Ingalaterra - -   Inglat.   Irlanda   Irlanda   Inglat.   Italia   Italia
2012
Gehiago
  Gales   Gales   Gales   Inglat.   Inglat.   Irlanda   Inglat.   Frantz.   Eskozia
2013
Gehiago
  Gales - -   Inglat.   Inglat.   Eskoz.   Inglat.   Italia   Frantzia
2014
Gehiago
  Irlanda -   Ingalaterra   Inglat.   Inglat.   Irlanda   Frantz.   Frantz.   Italia
2015
Gehiago
  Irlanda - -   Inglat.   Irlanda   Irlanda   Inglat.   Frantz.   Eskozia
2016
Gehiago
  Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Inglat.   Inglat.   Irlanda   Inglat.   Frantz.   Italia
2017
Gehiago
  Ingalaterra - -   Inglat.   Irlanda   Eskoz.   Inglat.   Frantz.   Italia
2018
Gehiago
  Irlanda   Irlanda   Irlanda   Eskozia   Irlanda   Irlanda   Frantz.   Frantz.   Italia
2019
Gehiago
  Gales   Gales   Gales berdinketa   Inglat.   Irlanda   Inglat.   Frantz.   Italia
2020
Gehiago
  Ingalaterra -   Ingalaterra   Inglat.   Inglat.   Irlanda   Frantz.   Frantz.   Italia
2021
Gehiago
  Gales -   Gales   Eskozia   Irlanda   Inglat.   Frantz.   Italia
2022
Gehiago
  Frantzia   Frantzia   Irlanda   Eskozia   Irlanda   Irlanda   Frantz.   Frantz.   Italia
2023
Gehiago

  Irlanda

  Irlanda   Irlanda   Eskozia   Irlanda   Irlanda   Frantz   Frantz.   Italia
2024
Gehiago
  Irlanda - -   Eskozia   Ingalaterra   Irlanda   Frantz berdinketa   Gales

Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa»
 
Ingalaterra da garaipen gehien lortu dituen selekzioa.

Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Galesko taldeen artean jokatzen den errugbi lehiaketa da. 2002 eta 2006 artean Espainiak jokatu zuen eta 2007an haren lekua hartu zuen Italiak.

Palmaresa aldatu

Urtea Irabazlea Slam Nagusia Koroa hirukoitza Zurezko koilara
Home International Championship
1996   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra      
1997   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Irlanda
1998   Eskozia   Eskozia   Eskozia   Irlanda
Bost Nazioak
1999   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Irlanda
2000   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Gales
2001   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Gales
Sei Nazioak
2002   Frantzia   Frantzia   Ingalaterra   Irlanda
2003   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Espainia
2004   Frantzia   Frantzia   Ingalaterra   Irlanda
2005   Frantzia   Frantzia   Ingalaterra   Gales
2006   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Espainia
2007   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Italia
2008   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia
2009   Ingalaterra   Gales   Italia
2010   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Gales
2011   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia
2012   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia
2013   Irlanda   Irlanda   Irlanda   Eskozia
2014   Frantzia   Frantzia   Ingalaterra   Eskozia
2015   Irlanda   Irlanda   Eskozia
2016   Frantzia   Ingalaterra   Eskozia
2017   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Italia
2018   Frantzia   Frantzia   Ingalaterra   Eskozia
2019   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia
2020¹   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Gales
2021²   Ingalaterra ez ez   Gales
2022   Ingalaterra   Ingalaterra   Ingalaterra   Eskozia
2023
  • ¹ COVID-19 pandemiaren erruz ez ziren 2020ko txapelketako partida guztiak jokatu, baina Ingalaterrak nagusitasun osoz irabazi zuen[27].
  • ² COVID-19 pandemiaren eraginez 2021eko txapelketak formatua aldatu zuen eta Slam Nagusiaren eta Koroa hirukoitzaren saririk ez zen banatu.

Garaipenak aldatu

Taldea Garaipenak Urteak
  Ingalaterra 18 1996, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2017, 2019, 2020, 2021, 2022
  Frantzia 6 2002, 2004, 2005, 2014, 2016, 2018
  Irlanda 2 2013, 2015
  Eskozia 1 1998

Gaztetxoen Sei Nazioen Txapelketa aldatu

Gaztetxoen Sei Nazioen Txapelketa edo 6 Nations Junior delakoa 20 urtez azpiko jokalariek jokatu ohi dute eta talde partehartzaileak hauek dira: Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Gales.

Historia aldatu

Txapelketa hau 2008. urtean sortu zen 21 eta 19 urtez azpiko bi lehiaketen batasuna lortzeko xedeaz. Ingelesek lortu zuten lehendabiziko urteko Slam Nagusia eta txapelketa gehien lortu duen taldea izan da.

Palmaresa aldatu

Urtea Irabazlea Slam Nagusia
2008   Ingalaterra   Ingalaterra
2009   Frantzia
2010   Irlanda
2011   Ingalaterra   Ingalaterra
2012   Ingalaterra
2013   Ingalaterra
2014   Frantzia   Frantzia
2015   Ingalaterra
2016   Gales   Gales
2017   Ingalaterra   Ingalaterra
2018   Frantzia
2019   Irlanda   Irlanda
2020 bertan behera¹
2021   Ingalaterra   Ingalaterra
2022   Irlanda   Irlanda
2023   Irlanda   Irlanda
2024   Ingalaterra

Garaipenak aldatu

Taldea Garaipenak Urteak
  Ingalaterra 8 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2017, 2021, 2024
  Irlanda 4 2010, 2019, 2022, 2023
  Frantzia 3 2009, 2014, 2018
  Gales 1 2016

Erreferentziak aldatu

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Londres: Willows Books ISBN 000218060X..
  2. Henri Garcia, "La fabuleuse histoire du rugby", Minerva, 2004, ISBN 2-8307-0782-6
  3. Vincent Laudet, Caroline Moncel, Sandrine Matichard, Isabelle Calais: "XV de France : Le tournoi à la une", L’Équipe, 2006, ISBN 2-915535-24-8
  4. Rules of the RBS 6 Nations Championship. RBS 6 Nations.
  5. Jean Denis, Histoire Du Tournoi Des Cinq Nations Ou Sans Médailles Ni Couronnes, Farnot, 1979
  6. Scotland: European champions. BBC News 2000-01-31.
  7. 16 mars linternaute.com: Le Tournoi des Cinq Nations officiellement coupe d'Europe des Nations
  8. a b Trueman, Nigel. Rugby Football History. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  9. a b (Ingelesez) Six Nations history. 2002 (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  10. (Ingelesez) Gallagher, Brendan. (2013-02-08). Six Nations 2013: the day John Pullin's England 'turned up' 40 years ago to revive Irish rugby during Troubles. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  11. (Ingelesez) «John Allan's Rugby Tales: Flower of Scotland» RugbyRocks (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  12. (Frantsesez) «Le premier match de l'Italie aux 6 nations» Memosport 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  13. (Ingelesez) «Guinness Six Nations State of Play: Four teams battle for the title» Six Nations Rugby 2020-10-13 (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  14. (PDF) The Calcutta Cup: the legacy of a club that died. scottishrugby.org.
  15. About Us. rfu.com.
  16. Massie, Alan. (2000-02-19). Lamenting the sad decline of the fighting Irish. The Scotsman, 31 or..
  17. Ferrie, Kevin. (1999-03-22). Scotland now have quality in quantity. The Herald, 1 or..
  18. Walsh, David. (2005-02-13). Scots torn apart by Irish mean machine. The Sunday Times, Sport 2 or..
  19. (Ingelesez) «Twickenham Stadium» RFU (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  20. (Frantsesez) «Histoire & Valeurs» Stade de France 2015-09-07 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  21. (Ingelesez) «Facts and Figures» principalitystadium.wales (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  22. (Ingelesez) «Stadio Olimpico - Rome - The Stadium Guide» www.stadiumguide.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  23. (Ingelesez) «Tours of BT Murrayfield Stadium | Scottish Rugby Union» www.scottishrugby.org (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  24. «Home» www.avivastadium.ie (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  25. rbs6nations.com: Murrayfield stadium
  26. scrum.com: Scotland-Wales 1975
  27. (Ingelesez) «Remaining 2020 Women's Six Nations matches cancelled» Six Nations Rugby 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  28. (Ingelesez) «No winner for U20 Six Nations as Championship cancelled» Six Nations Rugby 2020-08-05 (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).

Oharrak aldatu

  1. Galesi 1908ko eta 1909ko Slam Nagusiak aitortzen zaizkio; izan ere, Frantzia 1910 arte txapelketan onartua izan ez bazen ere, aurreko bi urteetan Galesko selekzioak, Koroa hirukoitza irabazteaz gain, Frantziari nagusitu zitzaion torneotik kanpo.

Kanpo estekak aldatu