Segura Irratia Gipuzkoako Segura udalerritik euskaraz emititzen duen irrati kate bat da. Goierri osorako emititu ohi du, gaur egun eskualde honetako sinbolo bilakatu delarik.

Segura Irratia
Datuak
Motairratia
HerrialdeaGipuzkoa

Historia aldatu

1956ean On Zesareo Elgarresta, Segurako erretorea zen apaiz bergararrak, Segura Irratia "Jainkoaren hitza eta Goierriko albisteak eskualdean zabaltzeko" sortu zuen. Lehenbizikoz 1956ko apirilaren 2an emititu zuen.[1]

Ezaugarriak aldatu

Irrati kate honek Goierri eskualdean ospea baldin badu, entzuleek maite edo estimatzen dituzten pertsonen urtemugak zoriontzeko asmoz abestiak dedikatzeko aukera ematen duelako da. Irrati honen beste ezaugarri bat bertan egunero errezatu ohi den errosarioa da, irrati honek, bere hastapenetan behintzat, Eliza Katolikoarekin zuen nolabaiteko loturaren erakusgarria.

Euskaraz emititzea zuen segur aski ezaugarri nagusia, Francoren diktadura bete-betean. Horren trukean, ordea, Europatik heltzen ziren oposizioko irratien seinaleak eragozteko traba seinaleak igortzen zituen.

Diala aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu