Sebastopol[1] (ukraineraz: Севасто́поль, sewɐˈstɔpolʲ ahoskatua; errusieraz: Севасто́поль, sʲɪvɐˈstopəlʲ ahoskatua[2]; Krimeako tatareraz: Aqyar, aqˈjar ahoskatua) Krimeako penintsularen hegoaldeko hiri bat da, Itsaso Beltzaren ertzean kokatua. Krimeako penintsularen gainerako lurrak (Krimeako Errepublika) bezala, gaur egun izatez Errusiakoa da, baina Ukrainak zuzenbidearen aldetik bere lurraldetzat dauka, bai eta munduko Estatu gehienek ere.

Sebastopol
Севастополь
hiri/herria
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
AlkateaMikhail Razvozhayev (en) Itzuli
Izen ofizialaСевастополь
Aqyar
Aqyar
Jatorrizko izenaСевастополь
Posta kodea99000–99699
Geografia
Koordenatuak44°36′18″N 33°31′21″E / 44.605°N 33.5225°E / 44.605; 33.5225
Map
Azalera863.6 km²
Altuera100 m
MugakideakKrimeako Errepublika eta Krimeako Errepublika Autonomoa
Demografia
Biztanleria485.386 (2022)
−36.671 (2021)
Dentsitatea562,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1783
Telefono aurrizkia0692
Ordu eremuaUTC+03:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSan Petersburgo, Galați, Petropavlovsk-Kamtxatski, Ferrara, Belgorod, Kronstadt eta Severodvinsk
Matrikula92, СН, 777, 77 eta 27
Hizkuntza ofizialaukrainera eta errusiera
sevastopol.gov.ru

Historia aldatu

 
Antzinako greziarrek eraikitako antzokia.

Egungo hiriaren hegoaldean kokatu zuten greziarrek Kersoneso izeneko kolonia (K.a. 421). Pontoko erresumaren barnean geratu ondoren, erromatarrak bertaratu ziren (K.a. II. mendea), eta Bizantziar Inperioko hiria izan zen gero.

Vladimir Kieveko printzeak hartu zuen hiria 988-989 bitartean, eta han bataiatu zuten. Trebizondako inperioaren mendean egon eta gero, desagertu egin zen ia hiria. 1783an sortu zuen Grigori Potiomkin errusiar mariskalak hiri berria, eta Sebastopol izena eman zioten ondorengo urtean. Itsas armadarako basea eraiki zuten aurrena, eta merkataritzarako portua ondoren (1808). XIX. mendearen hasieran nabarmen gotortu zituzten hiria eta portua. 1854-1855 bitartean, Krimeako gerraren garaian (1853-1856), guztiz inguratu zuten hiria frantses eta ingeles armadek. Setio izugarri gogor baten ondoren, su eman zieten errusiarrek zutik zirauten eraikuntzei, hiria utzi baino lehen. Eraikuntza-lanei ekin zieten berriro gerra ondoren.

Errusiako Iraultzaren garaian, bertan eratu zuen Wrangel jeneralak iraultzaileen kontrako kuartel nagusia; 1920ko azaroan nagusitu zen armada gorria hirian. Bigarren Mundu Gerran setioa ezarri zioten alemaniar naziek hiriari 1941eko uztailean, eta 1942ko uztailean sartu ziren bertan. 1944ko maiatzean hartu zuten hiria sobietar indarrek.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Sevastopol)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.9 6.0 8.9 13.6 19.2 23.5 26.5 26.3 22.4 17.8 12.3 8.1 15.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.9 2.8 5.5 9.9 15.2 19.5 22.4 22.1 18.2 13.9 8.9 5.1 12.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.2 -0.4 2.0 6.1 11.1 15.5 18.2 17.9 13.9 9.9 5.4 2.0 8.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 26 25 24 27 18 26 32 33 42 32 42 52 379
Iturria: svali.ru[3]

Ekonomia aldatu

Ekonomiaren indar nagusia ontziolak eta industria mekaniko astuna dira. Turismogunea ere bada.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu