Screamers and Sinners

Screamers and Sinners, Aretxabaletan sortutako "raw psychobilly" punk taldea da. Aretxabaleta eta Arrasateko kideek osatzen dute. 2013an eratu zen.

Screamers and Sinners
Datuak
JatorriaAretxabaleta (Gipuzkoa)
Musika motapunk, "raw psychobilly"
Urteak2013 -
Taldekideak
Karlote
Iago
Tupeloko
Rober
Lehengo taldekideak
Txomin
Eneko

Biografia aldatu

Neallta Fola, Golpe de Estado eta Los Galerna taldeetako musikariak elkartu ziren talde berria sortzeko. Iagok gitarra jotzen du, Txominek bateria eta Karlotek kontrabaxua. 2014an atera zuten lehenengo diskoa, Demon Tales[1], eta 2016an bigarrena atera zuten, The revenge of "El Sacamantecas". [2] 2018an EP bat atera zuten Moonshine Stalkers taldearekin erdibana. Bakoitzak bi kanta zituen EP hartan[3]. 2019an Diablo Records ekoiztetxearen eskutik Hypnosia izeneko hirugarren diska kaleratu zuten[4].

2021eko ekainean Dancing, Fighting, Loving singlea kaleratu zuten[5] eta urtearen amaieran laugarren diskoa atera zuten Tafallako Odolkiak Ordainetan taldearekin erdibana. 2020an ziren diskoa grabatzekoak baina COVID-19 pandemiaren ondorioz ezarritako murrizketek atzeratu egin zuten prozesu guztia[6].

Diskografia aldatu

  • Demon Tales (2014, Nekrosounds)
  • The revenge of "El Sacamantecas" (2016, Drunkabilly Records)
  • Buzzed Out !! (2018, Diablo Records) - EPa, Moonshine Stalkers taldearekin erdibana
  • Hypnosia (2019, Diablo Records)
  • Odolkiak Ordainetan vs Screamers & Sinners (2021, Kaset ekoizpenak)

Erreferentziak aldatu

  1. «Screamers & Sinners taldeak 'Demon Tales' diskoa aurkeztuko du aste bukaeran» Goiena 2014-01-17.
  2. «Screamers and Sinners taldea, zirkuan izan da bideoklipa grabatzen» Goiena 2016-04-30.
  3. (Gaztelaniaz) Moonshine Stalkers / Screamers And Sinners – Buzzed Out !! (2018, Vinyl). (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).
  4. (Gaztelaniaz) «Screamers And Sinners» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).
  5. (Gaztelaniaz) condenadofanzine. (2021-07-04). «Screamers and Sinners adelantan un tema de su próximo disco» Condenado Fanzine (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).
  6. «'Love me two times' abestiaren bertsioa egin du Screamers and Sinners taldeak - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-20).

Kanpo estekak aldatu